Bilboko Udal Musika Bandak udabarriko kontzertu denporaldia agurtzeko euskal doinuak eta britainiar folk erritmoak aukeratu ditu
2010-06-24 14:31 MusikeaBilboko Udal Musika Bandeak Iñaki Urkizu Zuzendariorde Titularraren zuzendaritzapean, udabarriko Kontzertu denporaldiari amaierea emongo deutso bagilaren 25ean, Zabalguneko Eraikinean, arratsaldeko 19:30etan. Sarrerea dobanekoa da.
Bilboko Udal Musika Bandeak Iñaki Urkizu Zuzendariorde Titularraren zuzendaritzapean, udabarriko Kontzertu denporaldiari amaierea emongo deutso bagilaren 25ean, Zabalguneko Eraikinean, berau izan dalarik ziklo honetako emonkizunen agertokia eta kontzertu guztietan izan dau publikoaren harrera ezin hobea. Arratsaldeko 19:30ean hasiko da kontzretua. Sarrerea librea da. Euskalduna Jauregian pasa dan neguan jazotakoaren antzera, merkatu ohiaren edukiera astez aste bete egin dau Bandak, 400 lagunentzako edukiera izanik eta maiatzaren 28an, Casilda Andrearen Parkean emondako kontzertuan be, gauza bera errepetidu zan.
Barikuko kontzertuko programea Pascual Marquinaren ‘Rubores’ pasodobleagaz hasiko da; ondoren, Tomás Aragüés konposatzailearen ‘Fuenterrabia-Ondarribi’ olerki sinfonikoa eta Ralph Vaughan Williamsen ‘English folk song suite’ konposaketaren hiru mobimentuak interpretauko ditu Bandak. Jarraian, eta kontzertua amaitzeko, Pablo Luna eta Johan de Meij izango dira protagonistak eta euren ‘Danza del fuego’ (‘Benamor’) eta ‘La quintessenza’ interpretauko ditue. Kontzertu honen ondoren, garagarrilean, atsedenaldia hartuko dau Udal Bandak indarrak hartzeko eta Aste Nagusiagaz batera hasiko ditue barriro kontzertuak.
Iñaki Urkizu Kerejeta
Beasainen, 1961ean jaioa, zortzi urtegaz hasi zan tronpetea joten etxeko ohitureari jarraituz. Donostiako Goi kontserbatorioan tronpeta ikasketak egin zituan eta berehala Tolosako Udal Musika Bandan hasi zan tronpeta bakarlari legez. Ondoren, zenbait musika eskoletako irakasle eta zenbait bandetako kolaboratzailea izan da, (Bilboko Orkestra Sinfonikoa edo gipuzkoar uriburuko Konjunto Barrokoa, Araba Brass Taldea eta Gasteizko Big Band besteak beste) eta moldaketa, transkribatzaile eta euskal musikearen bildumagile lanetan bere ibilbidea landu dauena da. 1988tik Ertzaintzaren Musika Banda zuzentzen dau. Danetara, 750 kontzertu baino gehiago zuzendu ditu eta zenbait diskoren grabazinotan parte hartu dau. 2007tik Bilboko Udal Musika Bandako Zuzendariordea da.
Bilboko Udal Musika Banda, Bilbaomusika Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko organismo autonomoaren ardurapean dago eta bere ardurapean dagoz Musika Eskola eta Txistularien Bandaren kudeaketea be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!