'Descúbrelo' kartelak iragarriko dau aurtengo Bilboko Aste Nagusia

Bizkaie! 2010-06-23 14:58

Laura Martínez Martínen 'Descúbrelo'izeneko kartela izan da 2010eko Bilboko Aste Nagusiko kartel lehiaketearen irabazlea. Martínez Sestaokoa da, informatikan lizentziaduna eta programatzaile lanak egiten ditu. Artea eta diseinu grafikoa gustetan jakoz eta, aurten, lehenengoz aurkeztu da Bilboko eta Santurtziko jaietako kartel lehiaketetara eta biak irabazi ditu.

Laura Martínez Martínen 'Descúbrelo'izeneko kartela izan da 2010eko Bilboko Aste Nagusiko kartel lehiaketearen irabazlea.

Laura Martínez Martín, Sestaokoa da, informatikan lizentziaduna eta programatzaile lanak egiten ditu. Artea eta diseinu grafikoa gustetan jakoz eta, aurten, lehenengoz aurkeztu da Bilboko eta Santurtziko jaietako kartel lehiaketetara eta biak irabazi ditu.

Epaimahaiaren burua Turismo eta Jaietako Saileko Zinegotzia Isabel Sanchez Robles izan da. Beste epaimahaikideak Jai Batzordeko ordezkari politiko etaBilboko Udaleko Partaidetza eta Barrutietako Kontseiluetako Zinegotzi Ordezkaria Itziar Urtasun, Jai Batzordeko ordezkari politiko eta Bilboko Udaleko PP-ko zinegotzi Carlos David García,Luis Fuentes, Bilboko Konpartsak-eko kidea, Carmen Manrique, El Correo egunkariaren marketing zuzendaria eta Arturo Trueba, La Ría del Ocio aldizkariaren zuzendaria izan dira.

Sei lan finalistak 257 lanen artean aukeratu dira, aurreko edizinoan baino 17 lan gehiago. Kartel irabazlearen hautaketea %75ean Zabalguneko botoen, Udaleko webgunearen bidez (www.bilbao.net) emondako botoen, eta komunikabide laguntzaileen (CANAL BIZKAIA, TELE 7, DEIA, 20 MINUTOS, QUE NERVION, RADIO BILBAO eta EL CORREO DIGITAL) botoetan oinarrituta dago, eta %25ean epaimahaiaren erabakian. Irabazleak 2.500 euro jasoko ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu