Uda honetan, Txato Platogaz egingo dogu jantzan

Bizkaie! 2010-06-22 15:47   Musikea

Maiatzean bigarren diskoa kaleratu ondoren, aurkezpen-prentsaurrekoa gaur egin dau Txato Plato taldeak. 'Biba kapitaina' izenburupean, jantzarako eta ondo pasetako hamabi kanta batzen dituan lan hau Babel Musik zigiluagaz atara dabe eta, diskoaz gan, bideoklipa be aurkeztu dabe.

Ekitaldian Haitz, Unai, Joaquin eta Gari taldekideak egon dira eta Unai arduratu da, batez be, disko honen berezitasunak azaltzeaz: 'parrandarako gogoz gatoz eta, horregaitik, gure kantak jantzan egiteko dira, alaiak'. Letrei jagokenean be, bide beretik jo dabela jakinarazo dabe, 'kritikea ahaztu barik, baina beti be umore puntuagaz'. Umore hori 'Biba Kapitaina' pertsonaiaren bitartez transmitiduten dabe (diskoaren azalean agiri da). Hortik, diskoaren izenburua.

Jai giroko musika hori, inoiz, agrofunk-ska estilo legez definidu izan dabe hainbat adituk, baina taldekideek zehaztu daben legez, 'aspaldian ska ikutua emon deutsegu kantei; ez, berez, hori egitea pentsau dogulako, holan urten deuskulako, baino'.

Udara begira, plazarik plaza ibiltea da Txato Plato taldearen amesa. Oraingoz, kontzertu bakarra konfirmau ahal izan dabe, baina data zehatzik jarri barik: 'garagarrilaren hasieran Etxebarrin egongo gara'. Ondoren, udagoienera begira, gaztetxe eta areto zarratuetan joko dabe.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu