Munduko Jenteen IV. Jaialdia ospatuko da Bilbon eguaztenetik domekara bitartean
2010-06-22 11:19 jardunaldiakLaugarren urtez jarraian egingo da Bilbon Munduko Jenteen Jaialdia. Gizartea sentikor bihurtzeko proiektua da, kulturearen ezagutza eta euskal gizartearen eta Bilbon eta Bizkaian finkaturiko etorkinen arteko alkarrekintza sustatzea dau helburu. Amesa da alkar onartzea, errespetetea, berba egitea eta adiskidetasun-loturak eta lotura profesionalak erraztea.
Munduko Jenteen Jaialdiaren laugarren edizinoa ospatuko da Bilbon eguaztenetik domekara bitartean (bagilak 23-27), 50 gizarte-erakunderen parte hartzeagaz.
Laugarren urtez jarraian egingo da Bilbon Munduko Jenteen Jaialdia. Gizartea sentikor bihurtzeko proiektua da, kulturearen ezagutza eta euskal gizartearen eta Bilbon eta Bizkaian finkaturiko etorkinen arteko alkarrekintza sustatzea dau helburu. Amesa da alkar onartzea, errespetetea, berba egitea eta adiskidetasun-loturak eta lotura profesionalak erraztea.
Hainbat ekitaldi egingo dira Bizkaiko uriburuan: film laburren emonaldiak, kontzertuak, erakusketak, performace-ak, antzerki eta jantza saioak edota gastronomia lehiaketak, besteak beste.
Munduko Jenteen Jaialdia etorkinen alkarteek asmautako gizarte-ekimena da, eta erakunde publikoen laguntzinoa dau: Bilboko Udalaren Bardintasun, Lankidetza eta Herritarren Sailarena, Bizkaiko Foru Aldundiaren Bardintasuna eta Herritarren Eskubideen Zuzendaritzearena eta Eusko Jaurlaritzaren Immigrazino Zuzendaritzarena.
Laugarren edizino honen harian, antolatzaileek adierazo dabe ekimena 'guztiz finkatuta' dagoala eta 'topagune bakar eta aitzindaria' dala.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!