AlhóndigaBilbaok aizkolari txapelketea antolatu dau, bideo-joko baten bitartez, Arriquibar plazan
2010-06-24 15:22Hurrratzen diranek aizkolari moduan dituen trebetasunak erakutsi ahal izango ditue, enborrak modu birtualean moztuz, ekitaldi honetarako berariaz preparautako bideo-joko parte-hartzaile dibertigarri batean.
AlhóndigaBilbaok aizkolari txapelketa bat antolatu dau datorren zapaturako, bagilaren 26rako, 18:00etan, bideo-joko baten bitartez. Txapelketea Arriquibar plazan izango da eta okasinorako Herriko Plaza legez atonduko dabe. Hurrratzen diranek aizkolari moduan dituen trebetasunak erakutsi ahal izango ditue, enborrak modu birtualean moztuz, ekitaldi honetarako berariaz preparautako bideo-joko parte-hartzaile dibertigarri batean. Irabazleek San Fermin jaietako pilota partidaren baterako sarrerak irabaziko ditue.
AlhóndigaBilbaon girotutako jokoa
Era berean, zapatuan AlhóndigaBilbaora hurreratzen diranek 'ihóku' izeneko eskuko telefonorako bideo-jokoa deskargau ahal izango dabe. Jokoa AlhóndigaBilbaok produzidu dau, eta doban deskargau ahal izango da, bai ekitaldian zehar bai, ondoren, www.alhondigabilbao.com web orriaren bitartez. Bideo-jokoaren eszenatokia Alhóndigaren eraikina da.
Jarduera horreek 2010eko irailaren 9tik 25era bitartean AlhóndigaBilbaon izango dan hóPLAY Bideo-jokoen Nazinoarteko Jaialdiaren barruan dagoz; izan be, jaialdiak BBK, EITB, Euskaltel, Microsoft, Lan Ekintza Bilbao, Marca Player eta UPV/EHUren lankidetzea izango dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!