Imelda May, El Vez eta The Experimental taldeak doban Azkena Rock jaialdiaren bezperan

Bizkaie! 2010-06-22 12:36   Musikea
Azkena Rock Jaialdia bagilaren 24, 25 eta 26an Mendizabalan

Imelda May, El Vez eta The Experimental Tropic Blues Band taldeak Azkena Rock jaialdiaren atarikoak egingo ditue. Gasteizko jaialdi ezagunaren barruan Mendizabalan emon behar daben kontzertuaren egun berean, 13:30etik aurrera, Andre Maria Zuriaren plazan joko dabe doban.

Imelda May irlandarrak rockabillya, jazza eta bluesa buztartuko ditu bagilaren 25ean. Biharamonean, 26an, barriz, El Vez, Elvis Presley eta Kiss imitetan dituan mexikar-amerikarraren txandea izango da bertan zuzenean eta bagilaren 27an, The Experimental Tropic Blues taldeak joko dau.

Horrezaz gan, bagailaren 23an, Gasteizeko Principal antzokian izango da Azkena Rock jaialdiaren aurkezpen kontzertu nagusia Quique Gonzalezegaz (21:30) eta Arizona Baby (20:30etan) taldeagaz.

Azkena Rock Festival 2010. Egitaraua

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu