Javier Agirresarobek eta Mikel Urmenetak 'Euskaldun Unibertsala' saria jasoko dabe gaur Gasteizen
2010-07-01 12:05Mikel Urmeneta marrazkilari eta sormen-lan zuzendariak eta Javier Agirresarobe argazki-zuzendariak Euskaldun Unibertsalaren 2009ko saria jasoko dabe gaur eguena, garagarrilak 1, arratsaldez, Patxi Lopez lehendakariaren eta Txomin García Euskadiko Kutxaren presidentearen eskuetatik.
Mikel Urmeneta marrazkilari eta sormen-lan zuzendariak eta Javier Agirresarobe argazki-zuzendariak Euskaldun Unibertsalaren 2009ko saria jasoko dabe gaur eguena, garagarrilak 1, arratsaldez, Patxi Lopez lehendakariaren eta Txomin García Euskadiko Kutxaren presidentearen eskuetatik. Euskal Herriaren irudi ona kanpoan zabaltzen lagundu dabelakoan Argazki-zuzendaria ez da sari banaketan izango, Euskaditik kanpo baitago lan kontuakaitik eta emazteak jasoko dau saria haren izenean.
Ekitaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da Gasteizen, Lehendakaritzako atarian. Hasteko, saritutakoei buruzko bideo bat emongo da eta Euskadiko Kutxaren presidenteak berba egingo dau, Euskadiko Kutxa baita Eusko Jaurlaritzeagaz batera autortza berezi hau emoten dauena.
Saria Kukuxumusu enpresa iruindarraren sortzaile eta zuzendari dan Mikel Urmenetari emon ondoren, Javier Agirresaroberi buruzko bideo bat ikusteko aukerea izango da.
Azkenik, ekitaldia amaitzeko, Patxi Lopez lehendakariak berba egingo dau, arratsaldeko 19:00rak aldean.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!