Prentsa digitala, posta elektronikoa eta gizarte sareak dira webgune bisitatuenak EAEn 2010ean

Bizkaie! 2010-07-01 13:48

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) normalean Interneten dabilzan pertsonek lehenengo eta behin komunikabideetara joten dabe, ondoren posta elektronikora, gizarte sareetara, instituzinoen webguneetara, bankuetara eta aisialdi eta bidaietara, Eustatek kaleraturiko 2010eko datuen arabera.

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) normalean Interneten dabilzan pertsonek lehenengo eta behin komunikabideetara joten dabe, ondoren posta elektronikora, gizarte sareetara, instituzinoen webguneetara, bankuetara eta aisialdi eta bidaietara, Eustatek kaleraturiko 2010eko datuen arabera.

Webgune bisitatuena elcorreodigital.com da oraindino be, Internet erabiltzaileen artean % 14k joten dabe bertara, hau da, 166.000 aitamen danetara. Hurrengo komunikabide bisitatuenak diariovasco.com (% 6,8) eta marca.es (% 4,6) dira.

Zerrendan bigarrena hotmail.com posta elektronikoko plataformea da, ia 160.000 bisitagaz, hau da, kuotaren % 13,4. Aitatzekoa da gmail.com zelan sartu dan, lehen ez zalako agertzen eta orain 15. postuan dago.

Era berean, tuenti.com webgunearen sendotzea nabarmentzekoa da, sare sozial birtual hau 2006an sortu eta laugarren baitago, 76.800 aitamen eta kuotaren % 6,5egaz, 2009an baino 37.900 bisita gehiago. Facebook.com webgunea 61. izatetik seigarrenera etorri da eta 41.300 sarrera ditu, 2009an baino 15 aldiz gehiago. Bestetik, youtube.com atzera joan da, lau postu, eta orain zazpigarren dago.

Webgune bisitatuenen artean bankuek bezeroei eskainitakoak dagoz: kutxa.net, bisiten % 2,5egaz, bederatzigarren da; bbk.es %2,1egaz eta cajalaboral.es % 1,3gaz. Cajavital.es 64. izatetik 21.era etorri da, eta aiTamenen % 1,0 dauka.

Eusko Jaurlaritzearen webguneak, euskadi.net, aitamenen % 2,3 eta 27.400 bisita ditu, hamargarren izanik zerrendan. Aitatzekoa da lehen 30 postuetan zelan sendotu diran EAEn administrazinoagaz erlazionautako orriak, esaterako, ejgv.euskadi.net eta osakidetza-svs.org. Euskal Herriko Unibersidadearen orria, ehu.es, hamargarrren dago, eta wikipedia.org bederatzigarrenetik zortzigarrenera pasau da.

Beste alde batetik, aurrerapen aitagarriak izan ditue acb.com (112.etik 34.era), ingdirect.com (106.etik 38.era) eta msn.es (91.etik 49.era) webguneek.

Azkenik, Google da EAEko Internet erabiltzaileen bilatzaile kutuna, eta ganerakoak bazterrera bultzatu ditu. Kolektibo honen % 97,6k, hau da, 15 urte eta gehiagoko 989.000 mila internauta baino gehiagok, Google dabe erreferentzia, % 1,4k Yahoo eta % 1,0k besteren bat. Google-ren erabiltzaileak 2010ean lehen baino 48.800 pasa gehiago dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu