Gari badoa

Bizkaie! 2008-12-29 10:23   Musikea

Abeslari legazpiarrak etena egitea erabagi dau atzerrira joateko baina aurretik Bilboko Kafe Antzokian azken kontzertua emongo dau lagunez inguratuta. Urtarrilaren 15an kontzertu berezia emongo dau Garik.

Ibon Ajuriagaz barriketan

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2008-12-24 14:24   Bertsolaritzea

Ibon Ajuriagogeaskoa izan da aurten BEC-eko ateetan parau dana, finala barrutik eta ederto gozau arren beste guztiokaz batera. Ibonek aurreko finalean kantau eban Euskalduna Jauregian eta aurten bere saiorik onena egin barik be, Bizkaiko 9. bertsolaria izateak eta final handitik 6 puntura geratzeak zeozer esan gura dau. Bizkaie! beragaz egon da barriketan.

Bilbainadak Arriagan

Bizkaie! 2008-12-24 14:14   Musikea

CD batean grabauta dagozan Bilbainaden XX. Lehiaketako doinu irabazleen konposizinoak interpretatuko dira abenduaren 28an, domekea, Bilboko Arriaga Antzokian eguerdiko 12:00etan egingo dan jaialdian. Irabaziak Coopera izeneko Gobernuz Kanpoko Erakundeari emongo jakoz.

Orain Shanghai 2010 (II)

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2008-12-24 13:49   Bidaide

Abangoardia etxe orratzen urian, pabiloiak bisitariak ahoa zabalik eta adurra dariela ixteko modukoak izango dira. Erakustazokan, zientziaren azken aurrerapenak erabiliko dira energia aurrezteko. Komunikazino eta garraio arloetako ‘gadget’ teknologiko puntakoenak be ez dira faltako, baina Expo Shanghai 2010ek izango dauen erronkarik handiena aurrerapausu horreek erakustazokako mugetatik kanpo zabaltzea da.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Igarriko ete da krisia etxeetako mahaietan Gabonaldian?

Markues 2008-12-24 13:23   Begi betegarri

Etxepare Euskal Institutua 2009ko urtarrilaren 7an hasiko da jardunean

Bizkaie! 2008-12-24 11:06

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak Etxepare Euskal Institutuaren jarduera hasteko Dekretua onartu dau. Institutuaren helburuak euskerea eta euskal kulturaren mundu zabalpenagaz lotzen dira, Beñat Etxeparek esan eban 'jalgi hadi mundura' esaldiaren bidetik.

Montxo Armendariz zinegileak jasoko dau Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria

Bizkaie! 2008-12-23 14:40   Barriak

Eusko Ikaskuntzak 1983an sortu eban Manuel Lekuona Saria euskal kulturako personalidadeen onarpen legez, beti be, artistearen obra guztiek interes nabarmena badabe. Aurten, Oletan jaiotako zinegileak jasoko dau, 'Historias del Kronen', 'Secretos del corazón' edota 'Obaba' filmen zuzendariak.

Intxaurrak

Amaia Laforga Dietetikan Eta Gizaki Elikaduran Diplomaduna 2008-12-23 13:55   Jan edanak

Intxaurra ospetsua da odoleko kolesterol-mailea murrizten laguntzen dauelako. Batetik, nahiz eta koipe ugari izan, ez dau kolesterolik eta, bestetik, gorputzak kolesterola produziduteko trabak jarten ditu. Aldi berean, odoleko beste koipeei be eragiten deutse intxaurrak, eta triglizeridoen mailea murriztu ohi dau, besteak beste.

Abenduaren 27an Merinalde Eguna ospatuko dabe Durangon

Bizkaie! 2008-12-23 12:01

Egun horretan, Durangaldeko alkateek Gerediagako baseliza aurreko foru zelaian 1875.eko abenduaren 27an egin eben azken batzarra gogoratzen dabe. Hurrengo urteko garagarrilaren 22an kendu zituen foruak eta eskualdeko erakunde propioak desagertarazo.

Mikel Laboaren familiak gaur jasoko dau artisteari jagokon Urrezko Domina

Bizkaie! 2008-12-23 10:55   Musikea

Domina horrek, Markel Olano Gipuzkoako diputadu nagusiaren esanetan, autorpen eta omenaldi bat izan gura dau, 'euskal kulturearen ikur eta sinbolo nagusietako bat izan dan sortzaileari, euskal kulturearen biziraupenaren eta bilakaeraren lekuko izan dan personeari'. Ekitaldia Aldundiaren egoitzan izango da, 19:00etan.

Capsula taldeak 2009ko zezeilean atarako dau bigarren diskoa

Bizkaie! 2008-12-22 14:30   Musikea

Taldeak New Yorkeko Hed estudioan nahastau eta masterizau dau disko barria eta, danetara, 12 abesti batuko ditu. Ganera, kanta bi gehiago izango dituan binilozko bersinoa be izango dau lan barriak.

Zinema mutua umeakandik hur Bilbon

Bizkaie! 2008-12-22 13:32

Bilboko Udalak eta FAS zine-klubak zinemaren magia publiko gazteenari hurreratzeko ekimen bat eskainiko dabe bihar, abenduak 23, 'Zinez jositako jantziak' izenburupean. Ekimen horretan, 6 eta 10 urte bitarteko 330 ikaslek XX. mende hasierako zinema mutuaz gozauko dabe Indautxuko El Carmen aretoan.

U2 taldeak 'No line on the horizon' izeneko disko barria kaleratuko dau

Bizkaie! 2008-12-22 10:00   Musikea

U2 taldeak 2009ko martian argitaratuko dau 'No line on the horizon' izenburuko lan barria. Banda irlandarraren estudioko hamabigarren diskoa da eta ohiko kolaboratzaileak izan ditu: Brian Eno, Danny Lanois eta Steve Lillywhite. Momentuz, taldeak ez dauka birarik egiteko amesik.

Igor Elortza txapeldun!

Bizkaie! 2008-12-22 09:47   Bertsolaritzea

Zapatuan, Barakaldoko BEC erakustazokan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala jarraitzeko, 4.500 bertsozaletik gora batu ziran. Itxura edarra hartu eban Bizkaia Arena aretoak. Unai Iturriagagaz buruz burukoa jokatu ostean, Igor Elortzak jantzi eban txapela, bosgarrenez.

Zortzi bertsolari eta txapel bakarra

Bizkaie! 2008-12-19 13:27   Bertsolaritzea

Honezkero, 4200 sarrera saldu dira eta finaleko egunean be BECen bertan salgai egongo dira sarrerak eguerdiko 12:00etatik 13:00ra eta arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

Angelita Alfaro eta Koldo Salinas 'Gourmand Word Cookbook Award' sarietan irabazle

Bizkaie! 2008-12-19 11:53   Jan edanak

Koldo Salinasen Dulces caprichos liburua Sukaldaritzako Lehenengo Liburu Onena dalako kategorian saritu dabe. Angelita Alfarok Epaimahaiak eskaintzen dauen Sari Berezia kategorian irabazlea izan da Entre fogones con Angelita Alfaro azken lanagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Santo Tomas azoka jentetsuenak Bilbon, Lekeition eta Donostian

Bizkaie! 2008-12-19 10:40

Gabonaldiaren ateetan, Santo Tomas azokak izango doguz bihar eta etzi. Bizkaian ezagunenak Bilbokoa eta Lekeitiokoa dira. Aurten Santo Tomas eguna domekea izan arren, Bilbon bezperan egingo da dendarien eskabideari erantzunez. Danetara, 140 produktore eta 286 stand edo salmenta toki izango dira Plaza Barrian eta Arenalean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Lekeitiok Mikel Laboa izeneko kalea izango dau

Bizkaie! 2008-12-19 10:19

Jose Maria Kazalis Lekeitioko alkatea orain dala hilabete batzuk jarri zan kontaktuan Laboaren ingurukoakaz, erabagia jakinarazoteko. Halanda be, Laboak ez ekian ezer, Lekeitioko Udalak ezusteko omenaldia eskaini gura eutsolako.

Nafarroako euskerazko hedabideen kezka eta proposamena, Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politikearen aurrean

Bizkaie! 2008-12-18 18:06   Euskerea berbagai

Euskerearen presentzia komunikabideetan sustatzeko agindua emoten deutso Euskararen Legeak Nafarroako Gobernuari baina, halan da be, azken urteotan jaitsiera adierazgarria izan da diru-laguntzinoetan; berbarako 1999an 21.718,49 euro izan ziran eta 2009rako aurreikuspena 9.567 eurokoa da.