Canine

Karolina Almagia 2010-06-08 14:11   Zinema kritikak

Ez dot argudioa komentau gura, ze Canino filmak merezidu dau ikustea aurretik ezer ezagutu barik. Oso ondo eginda baitago gidoia, apurka apurka eta pistak eskainiz, ikusleak hasierako despistetik geroko argitasunera pausuz pausu eroaten gaituana.

- Zuzendaria: Giorgos Lanthimos.
- Karteldegian: Canino.
- Gidoigileak: Giorgos Lanthimos eta Efthymis Filippou.
- Herrialdea: Grezia.
- Antzezleak: Christos Stergioglou, Michelle Valley, Aggeliki Papoulia, Mary Tsoni, Hristos Passalis, Anna Kalaitzidou.
- Argazkia: Thimios Bakatatakis.
- Produktoreak: Greek Film Center, Boo Productions, Horsefly Productions.
- Generoa: Dramea.
- Iraupena: 94 minutu.


Apurtzailea, harrigarria, gogorra, itogarria, kezkagarria… adjektibo horreek guztiak jarri geinkioz pelikula bitxi honi, eta, halan ta guztiz be, ez gara hurreratuko deskripzinorik fidelenera.

Oso gitxitan ikus daiteke zinema greziarra hemengo aretoetan. Izan be, europear filmak tanttaka heltzen dira, batez be hau lako produkzino txikiak baldin badira. Canino lako filmek pentsarazoten deuskue zenbat bitxi egongo ete dan hortik, hemengo zirkuito komertzialetan ikustezinak diranak. Film hau Estaduko ganerako urietan baino hiru aste geroago estreinau da Bilbon, eta segurutik ez dau luze iraungo karteleran. Bederen, jatorrizko bertsinoan estreinau da eta hori, beti eskertzekoa da, are gehiago kasu honetan. Alabaina, interpretazinoak oso garrantzitsuak dira, baita pertsonaiek hizkuntzeagaz egiten dituen esperimentuak be. Dana dala, ez dot argudioa komentau gura, ze Canino filmak merezidu dau ikustea aurretik ezer ezagutu barik. Oso ondo eginda baitago gidoia, apurka apurka eta pistak eskainiz, ikusleak hasierako despistetik geroko argitasunera pausuz pausu eroaten gaituana.

Canino gizarte honen astakerien ispilua da, eta hain basatia da kontetan dauena, fantasiazko gehiegikeria bat dala pentsau eragiten deuskula. Baina jakin badakigu ez dala gehiegikeria bat, holakoak jazoten dirala hemengo estutasunik bako hurreko Europan eta tarteka periodikoetan agertzen dira antzeko kasuak.

Kritika ezkor bakar bat egingo deutsat hezkuntzearen garrantziari buruzko esperimentu honi; eta horixe amaierea da. Istorioa ez dabe zarratzen gidoilariek, jakinminez ixten gaitue. Egia da funtsezkoa kontauta dagoala ordurako, baina horrenbeste tentsino sortu ondoren, ikusleak jakin nahi dau zer pasetan dan, zelan amaitzen dauen infernutik igesi doana.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu