'Urraska: Dantza jauziak Sagasetaren bidetik' AikoTaldearen multimedia edizinoa plazan
2010-06-07 15:43 KultureaLan potolo honetan, jauziak jantzen errepertorio oso bat jasoten da eta liburu batez, CD batez, DVD batez eta jantzarako pausuen poltsikoko gida batez osotzen da. Euskal folklorearen gai zehatz honen inguruan egindako ikerketa lanik sakonena da material hau eta Nevadako (Reno, AEB) Unibersidadeko Eusko Ikaskuntzen Zentroaren laguntzinoagaz argitaratu da.
Gure musikea eta tradizinoa zabaltzeko heldurua dauen Aiko Taldeak 'Urraska. Dantza jauziak Sagasetaren bidetik - A new recording of the basque jauziak dances collected by Sagaseta' ikerketa lana aurkeztu dau gaur Bilbon. Bertan jauziak jantzen errepertorio oso bat jasoten da eta liburu batez, CD batez, DVD batez eta jantzarako pausuen poltsikoko gida batez osotzen da. Euskal folklorearen gai zehatz honen inguruan egindako ikerketa lanik sakonena da material hau eta Nevadako (Reno, AEB) Unibersidadeko Eusko Ikaskuntzen Zentroaren laguntzinoagaz argitaratu da. Pare bat orduko grabazinoan ondokoek parte hartu dabe: Asier Garcia (Tanborra), Aitor Furundarena (Eskusoinua), Sabin Bikandi (Txistua eta tanbolina) eta Patxi Laborda (Jantza pausuak markatzen).
Sabin Bikandik aurkezpenean azaldu dauenez, Sagasetaren bidez jauzi guztiak jaso dira lan honetan. Pare bat orduko grabazinoa da, gordina, soinu efekturik eta apaingarririk bakoa baina hiru musikari izanik, bakotxaren interpetazino arloa sakontzeko aukerea emon deutsen lana. Musika aldetik, lan xumea baina partitura aldetik proposamen barritzailea, izan be, buelta asko emon ondoren, partiturea eta jantzea ondo buztarturik agiri dira.
Lan hau, Miguel Angel Sagaseta Ariztegui abade eta musikariak 70. hamarkadan hauziek Behe Nafarroako jantza tradizionalaren koreografian daben garrantzia azpimarratuz egindako ikerketea oinarrian hartuta sortu da.
Multimedia edizino potoloa da gaur aurkeztutakoa: Liburua, CD bikotxa, DVDa eta 'Urrastegi', jantza pausuen poltsikoko gida, orain arte egin ez dan Euskeraz eta inglesez argitaratutako lanak Aikoren intrepretazino proposamena zehazten dau eta jantzon jatorriaren, musikearen eta koreografien inguruko zenbait ideia teoriko eskaintzen ditu- Liburuko edukiaren gaztelaniazko eta frantsesezko bertsinoak DVDan datoz PDF formatoan, antxinakop grabazinoen bidluma bategaz batera, interes etnografiko handia dabenak eta Euskal Herrian jantza honek dauen sustraia erakustend abenak. Baita MP3 bertsinoan, hauzika doinuen grabazinoak be jasoten dira, pausuak kantatuz.
Urraska-ren banaketea Nevadako Unibersidadearen ardurea izango da, Eusko Ikaskuntzen Programeak berehala erakutsi ebalako proiektu honetan parte hartzeko interesa. Bilboko aurkezpenean, Cameron Watson jn.ak egin dau berba Center for basque Studies-en izenean eta egileak zoriontzeaz batera, produktu global hau munduan zabaltzeko ardurea hartzen dabela adierazo dau, euren helburua euskal kulturea munduan bultzatu eta sustatzea dala kontuan hartuz.
Kontuak kontu, Aikoren bosgarren diskografia lana dan honen jentaurreko aurkezpena, Dantzazale Eguna 2010 ospakizunagaz batera, datorren bagilaren 12an, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian izango dala aurreratu dabe. Protagonisten esanetan, '26 jauziak plazaratzen ahaleginduko gara, erraza ez bada be'. Ospakizun honegaz, 'Dantzaldi Ibiltaria'-ri, Aiko Taldeak orain urte bi abiarazotako urteroko programeari amaierea emongo jako. Programa hau, esukal jantza tradizionala berreskuratzeko eta sustatzeko sortua izan zan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!