Eric Sardinas eta Raimundo Amador, Getxoko XXII. Blues Jaialdiko izarrak

Bizkaie! 2010-06-08 12:43   Musikea

Bagilaren 18tik 20ra, Eric Sardinas, Raimundo Amador, Bettye LaVette eta Music Maker Foundation izango dira Getxoko XXII. Blues Jaialdiko izarrak. Aurten, lehenengoz Getxoko Biotz Alai plazan egingo dira kontzertuak eta pagau egin beharko da sarrerea.

Bagilaren 18tik 20ra, Eric Sardinas, Raimundo Amador, Bettye LaVette eta Music Maker Foundation izango dira Getxoko XXII. Blues Jaialdiko izarrak. Aurten, Getxoko Biotz Alai plazan egingo dira jaialdiko kontzertuak Erromoko Santa Eugenia plazan egiten dagozan kultur etxe barriko lanakaitik eta lehenegoz jaialdi nagusienak ordaindu beharrekoak izango dira, bakotxak 5 euro. Emonaldiak gaueko 21:00etan hasiko dira lehenengo bi egunetan; bagilaren 20ko kontzertua, barriz, 20:00etan izango da.

Lehenengo egunean, Eric Sardinas izango dogu Getxon ebagilaren 18an. Floridako bluesmanak Eric Sardinas & Big Motor azken lana aurkeztuko dau. Jaialdiko arduradunen eretxiz, 'lan honetan bere ibilbide bereziari jarraitu deutso artisteak, generoan aurrez ezarrita dagozan ideia guztiakaz apurtuz. Bluesa amaierarik bako aukerez betetako etorkizunera eroateko ahalegina da Sardinasena'. Raimundo Amador izango dau emonaldi horretan lagun, 'rocka edo bluesa lako estilo desbardinak buztartzeko gai dan Espainia mailako flamenko munduan gitarra jotzaile nagusienetako bat'.

Zapatuan, hilak 19, Betty LaVette hartuko dau jaialdiak. 2008an, Grammy sarietarako izentau eben, The Scene of Crime lanagaz. 2004an eta 2008an Blues Music Award sariak irabazi zituan. LaVette-k soul giroa emongo deutso jaialdiari.

Domekan, bagilaren 20an, Music Maker Foundation proiektuagaz amaituko da Getxoko Blues jaialdia. 'Bluesaren ohitura eta benetakotasuna' berreskuratzea dau helburu, eskarmentu handiko bluesmenen eskutik. Dr. Burt, Pat Cohen, Eddie Tigner, Beverly Watkins, Tommy Brown eta Lil' Joe lako izan ezagunak batuko dira Getxon.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu