Bilboko Udalak on-line zerbitzuen katalogoa sortu dau
2009-01-21 14:53Katalogo barriari esker, herritarrek Udalak eskaintzen dituan zerbitzu guztietara zuzenean eta erraz sartzeko aukerea izango dabe Udalaren webgunearen bitartez. Zerbitzu barriak www.bilbao.net webgunetik egin daitekezan izapideak errazten ditu.
Bruce Springsteen barriro Bilbon
2009-01-21 14:30 MusikeaEl Mundo egunkariak aurreratu dauenaren arabera, Get In promozino-agentzia donostiarra negoziazino-lanetan dabil Bruce Springsteen barriro Bizkaira ekarteko. Aurtengo garagarrilean Bilboko San Mames estadioan kontzertua emotea da asmoa.
Hezkuntza arloa arautzen daben erabagi batzuk hartu ditu Jaurlaritzeak
2009-01-21 11:57Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Bilereak hezkuntza sistemea arautuko daben dekretu batzuk onartu ditu: Gradu, Master eta Doktoretza tituluak ezarri eta kentzen dituan dekretua; Haur Hezkuntzaren curriculuma; eta ikastetxe pribaduetako hezkuntza-itunen finantzazinoa.
Berbalagunen bizkaiera taldea Getxon
2009-01-21 10:17 Euskerea berbagai'Getxon be hameko berbe ikisi gure dogu'
Taldean jente asko animau da (28 berbalagun taldeetan, handiena da hau), harrerea uste genduana baino hobea izan da eta pentsetan dogu hori seinale ona dala: jenteak bizkaierea ikasi eta erabili nahi dau.
Sabino Arana Fundazinoak Toti Martinez de Lezea eta Arteche enpresea sarituko ditu, besteak beste
2009-01-20 14:42 sariak-autortzakRoger Etchegaray euskal kardinalak, New Yorkeko irailaren 11ko eta Madrileko martiaren 11ko atentaduetan kaltetutakoen familien alkarteak, Euskadi Txirrindularitza Fundazinoak, Toti Martínez de Lezea idazleak, Bilboko Arte Eder Museoak eta Arteche Taldeak jasoko ditue 2008ko Sabino Arana Sariak.
Euskal Herriko Notario Elkargoa sortu da
2009-01-20 10:41Euskal Herriko Notario Elkargoak aurrekari bat besterik ez dauka, hain zuzen be, Euzkadi'ko Ziñaldarien Elkartea, bizitza laburra izan ebana; 1936. urteko abenduaren 20an sortu zan, Jose Antonio Agirre lehendakari eban Eusko Jaurlaritzeak emondako dekretuaren bitartez.
Nafarroako 16 udalerri eta bi kontzejuren euskerazko toponimoak onartu ditue
2009-01-20 10:02 Euskerea berbagaiUdalerri eta kontzeju horreek izendapen ofizial bakarra gaztelaniaz izan arren, Nafarroako Gobernuak bere izenen euskerazko baliokidetza onartu dau, udalerri eta kontzeju horreetara bialtzen diran testuetan holan ager daiten.
Gazte bizkaitarren 50 enpresa-proiektu lehiatuko dira BFAren Enpresari programearen saria lortzeko
2009-01-19 17:59Aurtengo deialdira 209 enpresa-ideia aurkeztu dira, 492 parte-hartzailek defendiduta (312 mutil eta 180 neska). Horreetatik guztietatik 50 aukeratu dira, beren egileek garatu eta proiektuak amaitu daiezan.
II. 'Eztabaidak Literatureagaz' ekimenari Toti Martinez de Lezeak eta Jose Luis del Corral idazleek ekingo deutsie
2009-01-19 17:45 KultureaProgramearen helburua, lehen mailako idazleakazko alkargunea sortzea izan da, idazteko ofizioagaz zerikusia daben gaiak alkarrizketearen bidez aztertuz.
16 eta 26 urte bitarteko gazteentzako Sareko Euskerazko Produktuen Katalogoa berrargitaratu dabe
2009-01-19 16:53Arrakastearen ostean, UEUkoek lehenengo argitalpena eguneratu eta osotu dabe (oraingo honetan Arabako Foru Aldundiak be parte hartu dau) eta 2009an Bizkaiko 35 udalerritan 10.000 ale baino gehiago banatuko dira.
Euskal ordezkaritza bat Abu Dhabin dago Etorkizuneko Energiaren Goi Bileran
2009-01-19 14:54 Euskaldunak munduanWorld Future Energy Summit goi bilerea honezkero energiaren alorreko munduko hitzordurik garrantzitsuena bilakatu da, 15.000 parte-hartzaile, 20 gobernu-ordezkaritza, 23 herrialdetatik etorritako 110 hizlari, 27 herrialdetako 300 enpresa-erakusketari eta 500 hedabide akreditauta dagozalarik
Idiek tiraka joango dan urtea
2009-01-19 14:12 BidaideHoroskopo txinatarrean, idia arratoiaren ondoren dator, eta urtarrilaren 26aren ostean, erabateko protagonista bihurtuko da. Munduko hiru biztanletik batek egingo deutso ondo-etorria idiaren urteari. Txinatar aroaren 4707 urtea da eta, oraingoan be, Bizkaie! Shanghain urte barri txinatarrari harrerea egiteko antolatutako ekimenetan egon da.
Oraintsu hildako Mahmud Darwish, askok Palestinako poeta nazionaltzat joten dabena omenduko dabe Bilbon
2009-01-19 13:09San Frantziskoko Udal Liburutegiak Mahmud Darwish poeta palestinar hil barriaren omenezko ekitaldia egingo dau martitzenean, urtarrilaren 20an. Bertan, Deustuko Unibersidadean irakasle laguntzaile dabilen Hithem Abdulhaleem psikologo palestinarrak eta Aït El Bouhali Bouchra errezitatzaile marokoarrak parte hartuko dabe.
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzeak Elika sartu dau erakunde laguntzaileen zerrendan
2009-01-19 11:28 Jan edanakIgazko abenduaren 18an, Europako Batasuneko programako zuzendaritzeak onetsi egin eban lankidetza zerrendea zabaltzea eta, hautagaiak aztertu ondoren, Elika Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazinoa izan zan aukeratuetako bat.
Joxean Agirre: ‘literatureak gizakiari emoten deutso bizitzak emoten ez deutson arnasbidea’
2009-01-19 11:02 BarriketanKazetaria eta idazlea
Ehundaka lagun Pakea Bizkaiari harrera beroa eskaintzen
2009-01-19 10:05 Euskaldunak munduanEhundaka lagunen harrerearen berotasunagaz sano emozionauta ikusi genduan Unai Basurko (Pakea Bizkaia), Vendee Globe bertan behera itxi behar izateagaitik triste baina etxera barkuagaz heltzeko modua izan dauelako pozik.
Australia
2009-01-16 14:26 Zinema kritikakEz dago esan beharrik Australia maitasun sutsu baten istorioa dana; filmaren kartelari begiratu bat emon eta segiduan dakigu bi protagonista nagusiak alkarregaz maiteminduko dirana.
Ordenagailu bat erosten daben lagunen % 60k baino gehiagok ez daki zein dan bermealdia
2009-01-16 14:14Ordenagailua da produktu nagusietako bat Euskadin produktu elektronikoen saltokietan egindako erosketetan. Zehatz esateko, euskal etxeetan % 51tan ordenagailu barria erosi dabe azken urteetan. Dana dala, nabarmentzekoa da ordenagailu bat erosi ebenen arteko % 60k baino gehiagok ez ekiala zein zan ordenagailuaren bermealdia.
Bilboko Euskalduna Jauregia handituko dabe
2009-01-16 13:50Hasierako proiektua egin eban Federico Soriano arkitektoak berak proposatu dau ekimen barria. Urmaelaren alboan, beheko sarrera parean kanpoaldean dagoan espazioa aprobetxauko da, biltzarretarako erakusketa gunea handitzeko. Danetara, 16 miloe euro baino gehiago gastauko ditue.
Zientzia Gastronomikoen lehen Unibersidadea sortuko dabe Donostian 2011n
2009-01-16 13:18 Jan edanakDonostiak Zientzia Gastronomikoen lehen Unibersidadea hartuko dau 2011. urtean, mota honetako lehen zentroa Espainiako Estaduan eta bigarrena Europa osoan.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...