Euskal Herriko Bilgune Feministeak jai herrikoi eta parekideen aldeko udako kanpainea abiarazo dau
2009-06-24 11:05Kanpainearen helburu nagusiak emakumeok jaietan eta horreen antolakuntzan parte-hartzea bermatua izatea eta jaietan zehar ugaritzen diran eraso sexistakaz amaitzea dira. 'Helburuak lortzeko markau dan bidea, barriz, jai batzordeak eta jaiak antolatzen dabilzan eragileak bidelagun hartuta egiten dogu ezinbestean', azaldu dabe Bilgune Feministako arduradunek.
'Marigoran kikunbera' lelopean, Ibilaldia 2010 Bermeon
2009-06-24 10:50 Euskerea berbagai'Gorantza datorren marean guk kikunbera egiten dogu. Itsasoari lotutako herria izanda, gorantz datorren itsasoko marea aukeratu dogu modu metaforiko batean ikastolen inguruko mobimentua definiduteko. Kikunbera berbea geure keinu berezia da eta Kiku izango da irudia, bost puntadun izarra: itsasoa, ikastola, kultura, izartu eta euskerea'. Horixe da 2010eko maiatzaren 30ean Bermeoko Eleizalde Ikastoleak antolatuko dauen Ibilaldiaren leloaren azalpena.
Unesco Etxeak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2009-06-23 18:03 Euskerea berbagaiHitzarmen horren helburuak dira euskerea, euskal kulturea eta, oro har, munduko hizkuntza-ondarearen egoerea ikertu, irakatsi eta zabaltzeko ekimenak gauzatzea. Unesco Etxearen izenean Ruper Ormaza presidenteak sinatu dau eta, Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak.
Baserri bizia.info egunkari digitala Sarean
2009-06-23 15:36Baserri bizia.info egunkariak bost atal nagusi ditu: multimedia (bideoak, audioak eta agiriak), Eretxia (nekazarien eta herritarren ahotsa), Alkarrizketak, Nekazaritza (Euskal Herria eta mundua) eta Gizartea (Kontsumoa, Ingurumena eta ekonomia). Azken bi atalotan, hiru arlotan banatuko dira barriak; informazinoa, ekinbideak eta mobilizazinoa.
Euririk egingo ete dau?
2009-06-23 15:32Hyds izeneko enpresa katalan batek hurrengo 20-30 minutuetan euria egingo ete dauen iragarteko sistemea aurkeztu dau. Informazino-iturria eguraldiaren egoerea da, hau da, tenperaturea, presinoa, airearen hezetasun horrelakoak. Datu horreekaz, eurek garatutako programa informatikoak euririk egingo dauen ala ez iragarriko deusku.
Bertoko lau talde II. Getxo Sound Jaialdian
2009-06-23 14:32 MusikeaZapatuan, bagilak 27, Rebeca Jimenezek eta M-Clanek joko dabe Getxon
Getxo Sound jaialdia beste aurrerapauso bat da Getxoko Kultur Etxearen eta bertako taldeen arteko lankidetzan. 90eko hamarkadan hasi zan lankidetza hori, Getxoko talde-erroldea sortuta. Hori izan zan taldeentzako laguntza-programearen abiagunea.
Miguel Rios, La Oreja de Van Gogh, Gatibu eta beste hainbat taldek girotuko dabe aurtengo Bilboko Aste Nagusia
2009-06-23 12:35 Musikea Aurten 20 urte bete dituan Egukizaleak konpartsako Sonia Polo izango da txupinera nagusiaLa Oreja de Van Gogh, Raphael, We are Standard, Fangoria, The Waterboys, Miguel Rios Rosanagaz, Ska-P, Zarama, The Cherry Boopers, La Excepción, Despistaos, Los Secretos eta Gatibu dira, beste batzuen artean, aurtengo Aste Nagusian joko daben taldeak.
Elorrio musikaz eta antzerkiz jantziko da Musikaire jaialdiagaz
2009-06-23 10:45 kulturbizBagilaren 27tik garagarrilaren 26ra, Elorrioko Musikaire jaialdiak danetara 14 emonaldi eskainiko ditu: 9 kontzertu eta 5 antzerki-ikuskizun. Tartean, azoka kulturala be egongo da. Oreka TX eta Clownic konpainiaren '100% tricicle' obra ezaguna egongo dira bertan, besteak beste.
Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoan diseinautako monoplaza bat Silverstoneko zirkuituan lehiatuko da
2009-06-23 10:28Bizkaiko Foru Aldundia da babesle nagusia eta heziketa-esparru desbardinetako zentroen eta industria-sektorearen arteko alkarlana bultzatzea dau helburu, izan be, monoplaza eskolako ikasleek diseinau daben arren, osogaiak Bilboko Elorrieta Erreka Mari GLHBI eta Sestaoko Saturnino de la Peña BHIko ikasleek egindakoak baitira.
Manu Chao eta Radio Bemba Euskal Herria Zuzenean Jaialdian aurten
2009-06-22 18:37 MusikeaManu Chaoren 'Tombolatour' mundu birearen barruan, Heletan egingo dau geldialdia garagarrilaren 3an. Gainera, Emir Kusturica zinegile eta musikariagaz kanturen bat abestea be leitekeana da, izan be, antolatzaileek zabaldu dabenez, Kusturicaren azken filman Manu Chaorena da soinu bandako musikea.
Petroleo Rock'09 Jaialdiaren eta Euskadiko Soinuak programako musika alkarte profesionalen arteko lankidetzea
2009-06-22 18:05 Musikea'Petróleo Rock - Euskadiko Soinuak' Gaua garagarrilaren 31n egingo da Miranda de Ebroko alde zaharreko futbol zelaian. Joko daben 12 taldeak honakoak dira: Berri Txarrak, Une, Gatibu, A kal y kanto (Miranda de Ebro), Stupenda Jones, Hesian, Txapelpunk, Betagarri, Txarrena, Koma, Ekon, Des-Kontrol eta Etsaiak.
Ekologia izango da gaur, hilak 22, abiatu diran BBKren udalekuetako ardatzetako bat
2009-06-22 15:36Igazko edizinotik, udalekuetan parte hartzen daben 4.000 neska-mutilen senideek eguneroko jardueren jarraipena egin leikie BBK-k abian jarritako blogaren bitartez. Bertan, begiraleek eguneko nondik norakoen barri emoten dabe, eta neska-mutilen argazkiak jarten ditue.
Vicente Ferrer: 'persona onak gehiago dira txarrak baino, baina azken horreek azkarragoak dira'
2009-06-22 12:58 BidaideZigor Aldamak martiaren 9an egindako alkarrizketea
Alex de la Iglesia bilbotarra Zine Akademiako zuzendari aukeratu dabe
2009-06-22 12:38 BarriakAlex de la Iglesiak, 'Los Crímenes de Oxford' eta 'Crimen Ferpecto' lako filmen egileak, Zinemaren lege barria egiteko desafioa dauka (orain urte eta erdi baino gehiago onartu eben), espainiar zinegintzearen irudia hobetzeko ardurea eta, horrezaz gan, akademiatik alde egin eben hainbat partaide (berbarako, Pedro Almodovar eta Jose Luis Garci) barriro erakartea izango dau helburu.
‘La Fanfare en Petard’, Banden eta Kaleko Musikaren IV. Nazinoarteko Haizetara Lehiaketearen irabazle
2009-06-22 11:36 Musikea‘Festicultores Troupe’ bandeak irabazi dau ikus-entzuleen saria, eta ‘La Fanfare en Petard’ taldekoa dan halkona, Guillaume interpreteak, musikaririk onenaren saria.
Txikien txapela Lapurdira eta handiena Gipuzkoara
2009-06-22 11:13 BertsolaritzeaEuskal Herriko XXI. Eskolarteko Bertsolari Txapelketan, txikien mailan Ortzi Murua azkaindarra izan zan txapeldun eta Mikel Iturriotz urretxuarra txapeldunorde. Handien mailan Ane Iturriotz urretxuarrak eskuratu eban txapela eta Ane Labaka lasartearrak bigarren postua.
Vicente Ferrer: 'persona onak gehiago dira txarrak baino, baina azken horreek azkarragoak dira'
2009-06-22 02:00 BidaideZigor Aldamak martiaren 9an egindako alkarrizketea
Agustin Zubikarai nobela laburren sariketearen IX. edizinoaren oinarriak argitaratu ditue
2009-06-19 15:40Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak Augustin Zubikarai zanaren omenez eta haren izenez antolatzen dauen nobela laburren sariketarako deialdia egin dau, bederatzigarrenez. Epaimahaia Miren Agur Meabek, Ana Urkizak eta Xabier Mendiguren Elizegik osotuko dabe eta saria 5.400 eurokoa izango da.
Momoitio: Oiz magaleko Erdi Aroko hilerri berreskuratuaren aurkezpena
2009-06-19 15:39Gerediaga Elkarteak eta Garaiko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzinoagaz azkeneko bi urteotan garatutako proiektuaren helburua Garaiko Momoitioko San Juan baseleizaren inguruan kokatzen dan Erdi Aroko hilerria berreskuratzea izan da. Garaiko San Juan Bataiatzailearen baseleizan izango da Aostarri proiektuaren aurkezpena bagilaren 24an, eguerdiko 13:00etan.





Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...