Eusko Jaurlaritzeak abian jarri dau Nazinoartekotze Beken XXII. deialdia

Bizkaie! 2009-04-17 15:26
1987an lehen deialdia egin zanetik, gitxi gorabehera 800 gazte preparau eta gaitu dira nazinoartekotze-arloan mundu osoko hainbat herrialdetan

Nazinoartekotze Beka programearen 2009ko deialdia abiarazo dau Eusko Jaurlaritzeak. Kanpo Merkataritzan eta, oro har, enpresen nazinoarteko jardueran behar bezela kualifikautako profesionalak preparetea da programearen helburua, ondasun eta zerbitzuen esportazinoan zein atzerriko ezarpenean, merkataritza- edo produkzino-arloei jagokenez.

Nazinoartekotze Beka programearen 2009ko deialdia abiarazo dau Eusko Jaurlaritzeak. Kanpo Merkataritzan eta, oro har, enpresen nazinoarteko jardueran behar bezela kualifikautako profesionalak preparetea da programearen helburua, ondasun eta zerbitzuen esportazinoan zein atzerriko ezarpenean, merkataritza- edo produkzino-arloei jagokenez.

Programea unibersidadeko tituludunei zuzentzen jake, lehentasunez Ekonomia Zientzietako eta Injinerutzako tituludunei, beti be 28 urte bete ez baditue eta ingelesez badakie.

Hiru fasetan buztartzen dau bekeak prestakuntza teoriko praktikoa: lehen faseak bi hilebeteko iraunaldia dauka, Euskadin garatzen da eta hainbat ikastaro emoten dira (salmenta-teknikak, hizkuntzak eta abar), eta ondoren 10 eta 8 hilebeteko bi fase datoz hurranez hurran, eta bekadunek praktikak egiten ditue fase horreetan, lehenik nazinoartekotzea sustatzeko erakunde bati lagunduz (SPRIren kanpo-sarea eta ICEXen merkataritza-bulegoak, baita esportatzaileen sektore-alkarteak be) eta ondoren nazinoartekoturiko euskal enpresa bati lagunduz, amaitzeko. Praktikako faseak Euskadin zein atzerrian egin daitekez, bekadun gehien-gehienak hogeiren bat herrialdetan barrena banatuta badagoz be.

Maiatzaren 5ean amaituko da eskaerak aurkezteko epea. Deialdi honi buruzko informazino guztia eta eskaera-inprimakia be jasoteko ondoko loturan klik egin: industria.ejgv.euskadi.net


Beken 22 urteko funtzionamenduaren balantze positiboa

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak 1987an abiarazo eban Nazinoartekotze Beken programea. Ordutik, Euskadiko 800 gazte inguruk aprobetxau ditue nazinoartekotze-arloko prestakuntza- eta gaikuntza-beka horreek euren artean oso desbardinak diran hainbat herrialdetan (Alemania, Polonia, India, Arabiar Emirerri Batuak, Txina, AEB...), eta horrek beste herrialde batzuk ezagutzeko aukerea emon deutse, beste kultura batzuk eta bizitza eta negozioak ulertzeko beste modu batzuk ezagutzeko aukerea, baita herrialde horreetako merkataritza-abaguneak eta merkatu horreetan euskal enpresek garaturiko proiektuak ezagutzeko aukerea be.

Azpimarratzekoa da bekadunek jasoten daben prestakuntzari esker, bekak jaso dituen lagunen ehuneko handi bat berehala sartu dala lan-merkatuan bekea amaitu ondoren. Zenbait kasutan, bekaren destinoko herrialdean geratu dira eta beste batzuetan, barriz, nazinoartekoturiko enpresetan hasi dira lanean Euskadin.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu