Euskaltzain barria izentetako botazinoak egingo ditu barikuan Euskaltzaindiak Bilbon

Bizkaie! 2008-09-24 15:54   Euskerea berbagai

Joan dan garagarrilaren 18an, Euskaltzaindiak Hendaian egin eban osoko bilkuran, Patxi Uribarren eta Blanca Urgell proposatu ziran Knörren hutsartea beteteko.

Arte Bizkarra Kulturgintzeak 'BeHIak kalera', Gorka Velascoren erakusketea dakar

Bizkaie! 2008-09-24 15:47   Kulturea

Artista honen azken lan grafikoak, 'Gaur egungo BeHIak' liburua osotuko daben marrazki eta testuak, publikoaren aurrean egongo dira ikusgai Zallako (Bizkaia) Enkarten irailaren 26, 27 eta 28an.

Ortuellako I. Pintxo Lehiaketea antolatu dabe

Bizkaie! 2008-09-24 15:31   Jan edanak

Lehiaketa zapatu honetatik urriaren 5era bitartean ospatuko da, herriko Euskal Jaiagaz bat eginez. Irabazleen izenak ezagutarazoko diran egunean, lehiaketako pintxoak jateko aukerea egongo da.

Manhattaneko Film Laburren Jaialdia bigarrenez egingo da Bilbon

Bizkaie! 2008-09-24 11:58   Barriak

Parte hartu daben 429 film laburren artean, jaialdiak 12 finalista aukeratu ditu eta horreek 42 estadutan proiektau eta munduko 109 zinema areto baino gehiagotan banatuko dira. Bilbon 12 film labur finalistak ikusteko aukerea egongo da, EiTBren egoitzan, irailaren 26an. Finala New Yorken izango da irailaren 28an.

'Moby Dick' balea zinemara bueltauko da

Bizkaie! 2008-09-24 10:59   Barriak

'Wanted' estreinau barri dauen Timur Bekmambetov zinemagile errusiarra izango da ehunka miloe dolar balioko dauen superprodukzinoa zuzentzeko arduraduna.

Eusko Ikaskuntzak eta Burgiko Udalak (Nafarroa) lankidetza-hitzarmena sinatuko dabe

Bizkaie! 2008-09-23 19:02

Akordio honegaz, 92 hitzarmen sinatu ditu Eusko Ikaskuntzak erakundeak Euskal Herriko udalakaz kultura eta zientzia alorretako jarduerak garatzeko; hitzarmen horreetako 16 Nafarroako udalakaz sinatuak izan dira.

'Euskal Herriko Musikarik Onena', Euskal Herriko Diskoetxeen Alkartearen lehenengo emoitza diskografikoa

Bizkaie! 2008-09-23 15:59   Musikea

'Euskal Herriko Musikarik Onena' bilduma diskoan, danetara 22 kantu dagoz, igazko irailetik aurtengo irailera bitartean, urtebeteko tartean, alkartera batutako diskoetxeen emoitzetako batzuk, besteak beste, Ken Zazpiren 'Gauaren argiak', Laurobaren 'Ume izan', Benito Lertxundiren 'Mirotzak', Gontzal Mendibilen 'Zuri so'eta Alos Quarteten 'A ragtime'.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Edu Etxeberriak irabazi dau Munduko Kayak Surf Kopea

Bizkaie! 2008-09-23 15:34   Euskaldunak munduan

Munduan zehar antolatutako proba desbardinetan sailkatutako 24 piraguista onenei aurrea hartu deutse gipuzkoarrak. AEBetan, Ingalaterran, Portugalen eta Euskadin (Mundakan) egin dira probok.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Barakaldoko kaleak aktorez jantziko dira asteburuan

Bizkaie! 2008-09-23 14:53   Kulturea

Irailaren 26tik 28ra, 16 konpainiaren antzezlanak ikusgai izango dira herri bizkaitarreko hainbat kale eta plazatan. Hainbat arlotako antzezlanak izango dira, umorea, clown, musikalak..., edozein adinetako publikoari zuzendutakoak.

Widget Channel, telebista barria jatorku

Gotzon Plaza Informatikoa 2008-09-23 14:36

Zelakoa izango da 'etorkizuneko telebista' hori? Akaso, etorkizuna urrunegi dago baina datozan hileotan etorriko jakuna momentuz honakoxea izango da: gustetan jakun programea ikusten gagozan bitartean e-mailak bialdu, txateau edota emitiduten dagozan pelikulearen ganeko informazinoa topau ahal izango dogu.

Oneretxia emon deutse New Yorken Guggenheim Museoaren proiektuari

Bizkaie! 2008-09-23 11:52

Solomon Guggenheim Fundazinoak oneretxia emon deutso Bilboko Guggenheim museoa Urdaibain zabaltzeko proiektuari. Bizkaiko Aldundiko, Bilboko museoko eta Fundazioko ordezkariek batzarra egin eben atzo New Yorken.

Metroaren kilometroak

Onintza Enbeita 2008-09-22 18:38   Euskaldunak munduan

DF itzela danez, metroa da hara eta hona ibilteko garraiobiderik egokiena. Izan be, autobuses edo kotxez mobiduteko pazientzia handia behar da. Trafikoa izugarria da uriaren bazter guztietan. Metroan be, gurean baino pazientzia handiagoa behar da han egia esan. Bizkaiaren bestekoa da Mexikoko uriburua. Atara kontu, zenbat denpora behar dan metroan puntatik puntara heltzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Getxoko VII. Erdi Aroko Azokeak 68.000 bisitari jaso ditu

Bizkaie! 2008-09-22 17:28

Getxoko Kultur Etxeak antolatuta Erdi Aroko Azokearen zazpigarren edizinoa ospatu zan joan dan barikutik atzo arte, eta inoizko bisitari kopuru handiena izan dau, 68.000 lagun, hain zuzen be, neurri handi batean hiru egunetan izan dan eguraldi onari esker, antolatzaileek adierazo dabenez.

Kotxe Bako Egunak eta holakoak ondo dagoz baina gehien kutsatzen dabenak inpliketan ez badira, akabo

Markues 2008-09-22 16:01   Begi betegarri

Juan Bas eta Juan Madrid idazleek 'Errealismo zikina' izango dabe berbagai Bilbon

Bizkaie! 2008-09-22 15:39   Kulturea

1970eko hamarkadan Ameriketako Estadu Batuetan (AEB) sortutako 'Errealismo zikina' literatur estiloa izango da topaketearen ardatz. Narrazino laburretan eta sobrako osogairik ez dauen prosa batean idatzita, eguneroko gorabeherak kontetea da estilo honen ezaugarri nagusia.

Elkar diskoetxeak Itoitzen antologia kaleratuko dau

Bizkaie! 2008-09-22 11:55   Musikea

Udagoiena eta musika-nobedadeak beti datoz eskutik oratuta. Oraingoan, Elkar diskoetxeak datozan asteotan atarako dituan diskoen barri emon deusku. Itoitzen antologia, Benito Lertxundiren lanen bildumatxua edota Pier Paul Berzaitzen lan barria dira nobedade batzuk.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

'Euskara 21' ekimenak aurkezpenak eta mintegiak egingo ditu euskerearen inguruko gogoetea bultzatzeko

Bizkaie! 2008-09-22 11:08   Euskerea berbagai

Helburu nagusia gogoeta prozesuari hauspo barria emotea da, eta, era berean, gogoetearen fruituak eta ondorioak gizarteratzea. Izan be, gizarteko alor esanguratsuenen partaidetzea ezinbestekoa baita euskerearen oraina zein geroa aztertzeko.

Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketea jokatuko da Atxondon (Bizkaia)

Bizkaie! 2008-09-19 16:15

Atxondo herri bizkaitarreko Axpe auzoan, Elizaburuko landetan egingo da txapelketea datorren domekan, irailak 21, goizeko 11:00tan hasita. Edizino honetan, Jose Mari Ustarroz urteetan txapelketako epaimahai lanetan ibilitakoa omenduko dau Gerediaga Elkarteak.

EAEko 14 urtetik gorako Internet erabiltzaileak 908.700 izan dira 2008ko bigarren hiruhilekoan

Bizkaie! 2008-09-19 14:12

Euskal Autonomia Erkidegoko 14 urte edo gehiagoko Internet erabiltzaileak 908.700 izan dira 2008. urteko bigarren hiruhilekoan, hau da, edade horretako EAE osoko % 49,3. Beraz, 2007ko laugarren hiruhilekoaren aldean, % 4,1eko hazkundea izan da, Eustaten datuen arabera.