Sano pozik Kilometroak'08ko antolatzaileak
2008-10-06 12:33 Euskerea berbagaiOro har, balorazinoa bakarra da: ona, oso ona. Etorri dan jente multzoa kontuan hartuta, eta Kilometroak-08k eskaini dauen zerbitzuari erreparauta, irakurketa ona besterik ezin dala egin adierazo dabe Irurako Ikastolako arduradunek.
Hiru arte eszenikoak buztartuz, IV. FanZINE Festivol
2008-10-06 12:01 BarriakIV. FanZINE Festivolen sei film labur proiektauko dira eta horreetatik bi estreinatuko dira: ¡Looking for Míster X’ eta ‘A Marte’. Film labur gehienak erderaz dira baina badagoz euskaldunak be.
Hamar euskal enpresek itsas produktuak sustatuko ditue Vigoko Conxemar 2008 arrain azokan
2008-10-06 10:57 Euskaldunak munduanEusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren arabera, arrantzaren eta arrantzako produktu eraldatuen Plan Estrategikoaren aplikazinoak nabarmen suspertu dau sektorea, eta inbertsino handiak egiten ari dira eraldaketa industriala hobetzeko eta barritzeko.
Bilboren historian zeharreko ibilaldia egin dau Maria Jesus Cava historialariak bere liburu barrian
2008-10-03 16:41Liburuan, Bilboko historia kontetan dau Maria Jesus Cavak, Erdi Arotik hasi eta gaur egunera arte, iraganetik irauten daben aztarnak begiratzeko uri ibilbide metaforiko batean, Deustuko Unibersidadeko iturriek adierazo dabenez.
Bilboko Arte Eder Museoak ate edegien jardunaldi bategaz ospatuko dau domekan bere mendeurrena
2008-10-03 16:16Bilboko Arte Eder Museoak ehun urte bete ditu eta ate edegien jardunaldi bategaz ospatuko dau domeka honetan, urriaren 5ean. Sarrerea dobanekoa izango da egun osoan zehar, goizeko 10:00etatik iluntzeko 20:00ak arte.
Musiketan'08-09 zikloa domekan hasiko da Mor Karbasigaz
2008-10-03 15:58 MusikeaDatorren domekan, urriaren 5ean, hasiko da Musiketan zikloaren 16. edizinoa. Aurten be, mundu mailako folk-rock onena batzen saiatu dira antolatzaileak. Eszenatokian agertuko dan lehen musikaria Mor Karbasi izango da, eta The Beauty and the Sea diskoa aurkeztuko dau.
'Distrito Foto' argazki lehiaketako sarietan 10.870 euro banatu ditue
2008-10-03 15:30Aurkeztu diran lanen kalidadea ikusita (687 argazki), epaimahaiak lehenengo sari biak koloretako kategorian aurkeztutako lanei emotea erabagi dau (Javier Fernandez Ferreras eta Joseba Ibarra Amorren lanei) eta beste sari bat zuri baltzezko lan bati, Emilio Muñozenari.
'Momo eta beste izaki batzu', Elurretan taldearen lan barria eskuragarri
2008-10-03 15:22 MusikeaElurretan taldearen hirugarren diskoan, 21 abesti barri agiri dira; oraingoan, pop oinarria galdu barik, folkaren eta musika esperimentalaren eremuetan sartu dira.
Beharrezkoak diran koipeak
2008-10-03 14:23 Jan edanakJaten dogunaren kalidade eta kantidade egokiaren ganeko ardurea gero eta nabarmenagoa da. Edonon topau daitekez elikadurearen arloko aholkuak, zenbait substantziaren azterketak, elikadura osasungarriaren egiak eta guzurrak... Zenbat bider entzun dogu gantzak edo koipeak kaltegarriak dirala? Egia ete da?
Kilometroak'08 'Oinarria eraikitzen', Irura-Anoetan aurten
2008-10-03 12:12 Euskerea berbagaiBadator Kilometroak 08, Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia, honezkero gainean dogu eta. Hitzordua datorren domekan, urriaren 5ean izango da Irura-Anoetan.
Kazeta.info, Ipar Euskal Herriko egunkari elektronikoa Sarean
2008-10-02 18:50Komunikazino tresna edegia, zabala ete eraginkorra izateko bokazinoagaz, euskereak teknologia barrietan dauen presentzia handitzeko eta herritarren artean komunikazino aukerak zabaltzeko asmoz, Iparla alkarteak sustaturiko egitasmoa da www.kazeta.info.
Capsula talde bilbotar-argentinarrak Berlingo Popkomn jaialdian parte hartuko dau urriaren 8an
2008-10-02 17:55 Musikea'Sounds from Spain' plataformearen eskutik. Capsulak urriaren 8an joko dau, Hora Zulu eta Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketearen azken edizinoa irabazi dauen Aaron Thomas taldeagaz batera.
Bilboko Udal Musika Bandeak eta Txistulari Bandeak 2008-2009 denporaldiko kontzertu-programazinoa aurkeztu dabe
2008-10-02 15:55 MusikeaBarrikuntza legez, aurten musika talde biek eszenatoki berean jardungo dabe. Gogoan izan behar da Udal Bandeak ohiko auditoriotzat erabili izan dauen Arriaga Antzokia itxi eta Euskalduna Jauregira aldatu dala.
EuskoTrenek lurrun trenen hiru zerbitzu eskainiko ditu astegoienean Azpeitia eta Lasao artean
2008-10-02 15:38Informazino gehiago lor daiteke museoaren telefono zenbakiaren bidez (943 15 06 77) eta www.euskotren.es webgunean. Era berean, kontsultak egin daitekez 943 15 07 46 faxaren bidez edo museoa@euskotren.es posta elektrikoko helbidearen bitartez.
'Poltsiko Musika' zikloak musika arabiarra, rock klasikoa eta bestelako erritmoak dakarz Bilbora
2008-10-02 15:20 MusikeaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak ‘Poltsiko Musika’ programearen laugarren edizinoa abiarazo dau, azken musika-joerak jenteari helarazoteko asmoz.
Vuela Bonita taldeak emongo deutso hasierea Zirkuitoaren udagoieneko antzerki-denporaldiari
2008-10-02 14:57 KultureaZemendia amaitu arte, bederatzi antzerki-emonaldi eskainiko dira Bilboko auzo desbardinetan, Arte Eszenikoei zuzendutako Euskadiko antzerki-zirkuitu amateur bakarra osotuz.
Bilboko Marijaiaren ganeko idazketa lehiaketea antolatu dabe
2008-10-02 14:33Pasa dan abuztuaren 24an Marijaiak datorren urtera arte agur esan baeuskun be, bere 30. urtebetetzearen ospakizuna oraindino ez da amaitu. Mari Puri Herrerok sortutako pertsonaiak 30 urte bete ditu eta, hori dala eta, Bilboko Turismo eta Jaietako Sailak Ene Marijaia! idazketa lehiaketa jarri dau martxan, 8 eta 16 urte bitarteko gaztetxuei zuzenduta.
'Oztopo guztien gainetik' Pog Mo Thon taldearen lan barria laster
2008-10-02 14:33 MusikeaZemendiaren amaieran kaleratuko dau Pog Mo Thon taldeak bere ibilbideko hirugarren diskoa. 'Oztopo Guztien Gainetik' izango da bere izenburua eta 12 kantu izango ditu.
Euskara 21 ekimenak 2.000 ekarpenetik gora jaso ditu
2008-10-02 11:50 Euskerea berbagaiBatzordekide nahiz herritarren ekarpenak jaso eta aztertu ostean, hiru lerro nagusi agiri dira ekarpenetan:
* Euskerea indarbarritzeko jarduna gizarte kohesinoagaz bateragarria da eta holan izan behar dau.
* Euskerearen bizibarritzearen zutabe nagusiak: adostasuna eta erritmo egokia.
* Euskerearen erabilerearen erronkan, esparru ez formalek aparteko garrantzia daukie. Horreetan jokatzen baita adierazgarritasuna eta naturaltasuna.
Andramarietako Gazte Argazki Lehiaketea'08
2008-10-02 10:50Gazte Planak eta GIZek antolatutako Bermeoko Jaietako Gazte Argazki Lehiaketako irabazlea Igor Zalbidea Uriarte izan da. Holan ba, 32 urteko bermeotar honek irabazi ditu lehen sari moduan egozan 200 euroak 'Erraldoiekaz dantzan!' izeneko argazkiagaz.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...