Behin-behineko zinema areto bihurtuko da Zugarramurdiko kobea
2010-08-16 14:23 BarriakHilaren 21ean, urrian eta zemendian, Pedro Oleak 1983. urtean zuzendu eban Akelarre filma emongo dabe bertan. Egitasmoa Nafarroako gobernuak, Zugarramurdiko Sorginen museoak eta Eusko Ikaskuntzak antolatutako Cine y brujería -Zinema eta sorginkeria- zinema zikloaren barruan kokatuta dago.
Behin-behineko zinema areto bihurtuko da Zugarramurdiko kobea. Hilaren 21ean, urrian eta zemendian, Pedro Oleak 1983. urtean zuzendu eban Akelarre filma emongo dabe bertan. Egitasmoa Nafarroako gobernuak, Zugarramurdiko Sorginen museoak eta Eusko Ikaskuntzak antolatutako Cine y brujería -Zinema eta sorginkeria- zinema zikloaren barruan kokatuta dago. Lehenengo emonaldia, hilaren 21ekoa, gaueko 21:00etan izango da, gaztelaniaz, eta hurrengoak, data eta ordua zehaztu barik badagoz be, euskeraz bata eta gaztelaniaz bestea izango dirala esan dabe antolatzaileek. Sarrerak 3,5 euroan lortu ahal izango ditue nagusiek eta 2 euroan umeek.
Pedro Olea zuzendari bilbotarrak, film luze honetan, XVII. mendeko euskaldunek ospatzen zituen Akelarreen kontra Inkisizioak izandako jarrera gogorra erakutsi gura izan eban. Eta Nafarroako gobernuak, Kultura eta turismo sailagaz alkarlanean aritu dan INAAC Fundazinoaren bitartez, Logroñoko Autofedearen laugarren mendeurrena ospatu gura izan dau. Autodafe horretan, 1610eko zemendian, herriko 31 bizilagun prozesau zituen Inkisizinoagaitik eta horreetako sei sutara bialdu zituen.
Sorginkeriaren inguruko bost film proiektauko ditue danetara zikloan. 1922.eko Häxan, la brujería a través de los tiempos -Häxan, sorginkeria mendeetan zehar- izango da zikloko lehenengo pelikulea. Horren ostean, Dies Irae (1943) eta Carl T. Dreyer zuzendari daniarraren La bruja vampiro -Banpiro sorgina-. El crisol -Arragoa-, Arthur Milleren The crucible lanaren bertsinoa, eta Akelarre izango dira gainontzeko filmak. Amaitzeko, gaztetxuenei zuzendutako Niky, la aprendiz de bruja -Niky, sorgingaia-.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!