Julia Robertsek Donostia Saria 2010 jasoko dau Zinemaldian

Bizkaie! 2010-08-16 12:39   Barriak

2010eko Donostia Saria jasoko dau datorren irailaren 20an Julia Robertsek, Donostiako Zinemaldiaren 58. edizinoaren barruan. AEBetako aktorea alfonbra gorriaren ganean izango dogu, saria jasoteagaz batera, bere azken zinema lana aurkezteko.

2010eko Donostia Saria jasoko dau datorren irailaren 20an Julia Robertsek, Donostiako Zinemaldiaren 58. edizinoaren barruan. AEBetako aktorea alfonbra gorriaren ganean izango dogu, saria jasoteagaz batera, bere azken zinema lana aurkezteko. Ryan Murphysek zuzendutako 'Eat prey Love' filma Zinemaldiaren Sail Ofizialean proiektauko dabe baina lehiaketaz kanpo. Pelikulako ganerako aktoreakaz izango da Donostian Roberts: Javier Bardem eta Richard Jenkinsegaz batera.

Izenburu bereko Elizabeth Gilbert kazetaria eta idazlearen nobela batean oinarrituta, bere senarragazko hartu-emonak eten ostean Indiatik bidaia izpiritual bat egiten dauen emakume baten istorioa dau berbagai. Irailaren 24an estreinauko da Espainiako zinema-aretoetan.

2000. urtean Emakumezkoen Aktorerik Onenaren Oscar saria eskuratu eban Julia Robertsek. Aurreko urteetan Richard Gere eta Liv Ullman (2007), Meryl Streep eta Antonio Banderas (2008) eta Sir Ian McKellen lako izen handiek, besteak beste, jaso dabe Zinemaldiko sari hau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu