Bideojokoen Nazinoarteko hóPLAY'10 Azokea egingo da AlhondigaBilbao kulturgunean

Bizkaie! 2010-08-20 12:32
Irailaren 9tik 25era

Azokearen helburua jentea bideo-jokoen mundura hurreratzea da eta, bertan, joko elektronikoen eta arte interaktiboaren alde kulturalak, sozialak, teknologikoak eta industrialak aurkeztuko ditue.

Irailaren 9tik 25era, Bideojokoen Nazinoarteko hóPLAY'10 Azokea egingo da AlhondigaBilbao kulturgunean. Azokearen helburua jentea bideo-jokoen mundura hurreratzea da eta, bertan, joko elektronikoen eta arte interaktiboaren alde kulturalak, sozialak, teknologikoak eta industrialak aurkeztuko ditue.

Antolatzaileen lorpen handiena Kinect gailu barriaren Europako aurkezpen ofiziala bertan egitea izan da. Abuztuaren 27an aurkeztuko dabe Bilbon Xbox 360 kontsolarako gailu barria eta Microsoft enpresak gailu horretarako daukan arduraduna, Lidia Pitzalis, bertan izango da, bideo-jokotako zenbait pertsonaiagaz batera. Ganera, gailua azokan erabilgarri egongo da, bertaratuko diran guztien eskura.

Kinect gailuaren bitartez, erabiltzailea bideo-jokoetako abenturetako protagonista bihurtzen da, gorputza, besoak eta hankak erabilteko aukerea daukalako. Erabili dabenek dinoenez, 'naturala eta intuitiboa' da. Los Angelesko Electronic Entertainment Expo azokan Steven Spielberg zinemagileak izan eban aparailua aurkezteko ardurea. Orain, Europa osoko lehen aurkezpena Bizkaiko uriburuan egingo da.

Bestalde, EHUko Arte Ederretako ikasleek Xbox 360 kontsolarako egindako hamabost pertsonalizazinoetatik hiruk sariak jasoko ditue azoka-egunetan (1.500, 1.000 eta 500 eurokoak). Azokearen egun bakotxean, umeei eta helduei zuzendutako lantegiak egingo dira, adituek, ikertzaileek eta sortzaileek berbaldiak emongo ditue eta bideo-jokoen munduari buruzko hainbat dokumental izango dira ikusgai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu