Txileko FITICH Jaialdian Maite Agirreren La Celestinaren bertsino barri bat taularatuko da

Bizkaie! 2010-08-18 12:43   Kulturea

Abuztuaren 20tik irailaren 4ra bitartean egingo dan FITICH Jaialdiaren barruan, antzezle, antzerkigile eta zuzendari euskaldunak bertako antzezle eta antzerkizaleakaz lanean ibili ondoren Txileko eskualde honetara egokitutako bertsino barria preparauko dabe.

Mozambike edo Kuban legez, Agerre Teatroaren ¡Puta vieja alcahueta Celestina! ikuskizunak aldaketa bitxiak izango ditu Txileko Chiloé ugarteetara egingo dauen bidaian. Abuztuaren 20tik irailaren 4ra bitartean egingo dan FITICH Jaialdiaren barruan, antzezle, antzerkigile eta zuzendari euskaldunak bertako antzezle eta antzerkizaleakaz lanean ibili ondoren Txileko eskualde honetara egokitutako bertsino barria preparauko dabe. Abuztuaren 14tik 20ra bitartean izango dan mintegi horretan, Agirregaz batera Miel Anjel Arana be izango da ikuskizunarren zuzeneko musikea interpretetan. Ikuskizun barria aurkeztu ondoren, antzezlana artxipielagoko zenbait herritan be izango da ikusgai irailaren 3ra bitartean.

FITICH Jaialdia hasi aurretik, Agirre, Gabriela Recabarren eta Adriana Castro antzezleakaz eta Freddy Villarroel 'Madera' taldeko musikariakaz umeei zuzendutako tailer baten parte hartzen dago, Txileren Independentziaren berrehungarren urteurrena gai dauen antzezlana preparetan dabizan bitartean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu