Facebookek 'Facebook Places' geolokalizazino zerbitzua kaleratu dau

Bizkaie! 2010-08-19 15:54
Oraingoz, AEBetan baino ezin izango da erabili aplikazino barria, sare sozialaren blog ofizialean azaldu dabenez

Zerbitzu hau jaso ahal izateko, Facebookek iPhonerako dauen azken aplikazinoa deskargau behar izango da. Ganera, eskuko telefonoko nabigatzailea HTML5egaz eta geolokalizazinoagaz bateragarria bada, touch.facebook.com-etik be sartu ahal izango dira 'Places'-era erabiltzaileak.

Facebook sare sozialak eskuko telefonotik konektetan diran erabiltzaileak non dagozan adierazoteko aukerea izateko zerbitzua eskainiko dau. Oraingoz, AEBetan baino ezin izango da erabili aplikazino barria, sare sozialaren blog ofizialean azaldu dabenez.

Zerbitzu hau jaso ahal izateko, Facebookek iPhonerako dauen azken aplikazinoa deskargau behar izango da. Ganera, eskuko telefonoko nabigatzailea HTML5egaz eta geolokalizazinoagaz bateragarria bada, touch.facebook.com-etik be sartu ahal izango dira 'Places'-era erabiltzaileak.

Erabilerea oso erraza da: iPhonetik 'Places' aplikazinora edota touch.facebook.com helbidera sartu eta 'Check In' botoia klikatu behar da. Behin hori eginda, zerrenda luze bat azalduko da eta bertan non dagoan aukeratu beharko dau erabiltzaileak. Leku hori zerrendan agiri ez bada, bilaketea egiteko edota lekuaren izena gaineratzeko aukerea izango dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu