Berri Txarrak taldearen kanta ezagunenak batuko dituan lana, urrirako

Bizkaie! 2010-08-17 14:22   Musikea

DENAK EZ DU BALIO. SINGLES 1997-2007 CD+DVDan, Lekunberriko taldeak zigilu nafarragaz lan egindako hamar urteen (2007 arte) laburpena egingo dabe.

Berri Txarrak taldearen ibilbideko kantarik ezagunenak lan bakar batean etorriko jakuz GOR diskoetxearen eskutik urrian.

DENAK EZ DU BALIO. SINGLES 1997-2007 CD+DVDan, Lekunberriko taldeak zigilu nafarragaz lan egindako hamar urteen (2007 arte) laburpena egingo dabe. CDan 20 kantu batuko ditue, tartean, deskatalogauta dagozan edo topetako gatxak diran zenbait abesti be. DVDan, barriz, 2007an argitaratu eben Zertarako Amestu rockumentala jasoko dabe.

Bilduma hori osotzeko, ezinbestekotzat jo dabe zaleen laguntzinoa. Horregaitik, GOR zigiluari Berri Txarrak-en ibilbideko lehen hamar urteetako 15 kantarik onenen zerrenda bialtzeko proposamena egin deutse jarraitzaileei. Zerrendea diskoetxeari e-mailez bialdu behar jako (gordiskak@yahoo.es), izenburuan 'BTX kantu zerrenda' idatzita. Egitasmo horretan parte hartzen daben guztien artean taldeak sinatutako 10 diskoren zozketea egingo dabe. Abuztuaren 31ra arte dago parte hartzeko aukerea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu