Maragallen gaixotasunari buruzko filma izango da ikusgai Donostiako Zinemaldian

Bizkaie! 2010-08-12 12:30

Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialak 'Bicicleta, Cullera, Poma' (Bizikletea, Koilarea, Sagarra) filma eskainiko dau lehiaketaz kanpo. Pasqual Maragallen eta bere familiaren Alzheimerraren kontrako burrukea eta prozesua azaltzen dau lanak.

Carles Bosch zuzendariaren kamareak bi urtez jarraitu ditu Maragall eta bere familia eguneroko bizitzan: adimena, zintzotasuna eta umore ona erabilita, Maragall bere familiagaz eta medikuakaz ikusi ahal izango da, bere burrukearen barri izan daigun. Munduan Alzheimerra daben 26 miloe pertsonen kopurua 10 aldiz biderkatu baino lehenago, zientzialariei sendabidea topetako laguntzeko prest dagoan aparteko paziente honi bi urtez eginiko jarraipena da filma. Lan gogorra bai, baina baikorra.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu