Zarama taula ganera bueltauko da

Bizkaie! 2009-02-23 17:46   Musikea

Zarama talde bizkaitarrak, Roberto Moso buru dala eta jatorrizko kideakaz, kontzertu batzuk eskainiko ditu 15 urteko isilunearen ondoren. Hemendik gitxira, taldea barriro be taula ganean ikusi ahal izango da Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean emongo dituan kontzertuetan.

Iñigo Manzisidor 'Mantxi'-k eta Ibai Esoainek XII. Orixe Sariaren finalean kantauko dabe

Bizkaie! 2009-02-23 17:23   Bertsolaritzea

Añorgan, joandako astegoienean, zezeilak 20, jokatutako lehen kanporaketan Iñigo Manzisidor 'Mantxi'-k eta Ibai Esoainek finalerako txartela irabazi eben saioko ganerakoei, hau da, Gorka Azkarate, Andoni Otamendi, Erika Lagoma eta Iñaki Zelaiari aurrea hartuta.

Barriro Indian

Zigor Aldama 2009-02-23 14:37   Bidaide

Urte bi pasau dira Indian azkenengoz egon nintzanetik. Badakit sarriago etorri behar neukela, baina herrialde honegaz ez nazala bape ondo konpontzen autortu behar dot. Ez jat kaosa gustetan, ezta zikinkeria, zaratea, pikantea edota denpora guztian ni lapurtu guran dabizala konturatu. Baina, oraingoan, disfrutau egin gura dot.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

'e-gaztemira' buletin elektronikoak ume eta gazteria arloen ganeko informazinoa eskaintzen dau

Bizkaie! 2009-02-23 13:28

Argitalpen elektroniko elebiduna da 'e-gaztemira', eta posta elektronikoko banaketa zerrenda baten bitartez, ume eta gazteriaren arloetako sustapenaren ganeko informazinoa emotea da helburu nagusia, Gipuzkoan arlo horretan parte hartzen dabenei zuzenduta: teknikariak, alkarteak, ordezkari politikoak, kazetariak, irakasleak, ikertzaileak eta abar.

Iñigo Olaetxeak Nafarroako Txapelketako finalean kantauko dau

Bizkaie! 2009-02-23 11:45   Bertsolaritzea

Julen Zelaieta (308,5) egungo txapeldunari 14 puntuko aldea atara eutson Iñigo Olaetxea lesakarrak (322,5) eta finalerako txartela patrikeran dauka honezkero.

Katixa Agirrek 'Habitat' izeneko ipuin-bildumea kaleratu dau

Bizkaie! 2009-02-23 11:43   Kulturea

Bigarren ipuin-liburua kaleratu dau Katixa Agirrek, Igartza bekearen laguntzinoari esker: Habitat. Sei istorioz osoturiko bildumea, kokalekua dauena ardatz eta lokarri: etxea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Slumdog Millionaire' filma izan da nagusi Oscar sarien 81. ekitaldian

Bizkaie! 2009-02-23 10:34   Barriak

The Curious Case of Benjamin Button filmak, Brad Pitt protagonista dauenak, 13 izentapen zituan, baina hiru baino ez ditu lortu, eta danak bigarren mailakoak (zuzendaritza artistikoa, makillajea eta efektu bereziak). Bestalde, Penelope Cruzek antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren saria jaso dau.

Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoak espediente onenak sarituko ditu

Bizkaie! 2009-02-23 10:28 Edurne Bilbao da espedienterik onena dauena, Industri Injinerutzako hirugarren ikasturteko ikaslea, 9,58ko kalifikazinoagaz

Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoa orain 100 urte baino gehiago sortu zan Bizkaiko uriburuan, eta Estadu espainiarrean dagoan era horretako ikastetxerik prestigiotsuenetakoa da. Zentroak ikasleak trukatzeko programa sinatuak ditu Europako 110 eskola baino gehiagogaz, eta ikasleak lan-munduan txertatzeko akordioak 300dik gora enpresakaz.

Manex Agirre nagusitu da Arabako Bertso Txapelketako lehen kanporaketan

Bizkaie! 2009-02-23 09:59   Bertsolaritzea

Manex Agirre aramaioarrak irabazi dau Arabako Bertso Txapelketako lehen kanporaketea. Beragaz batera, saioko bigarrenak, Juan Mari Juaristik be finalerdietarako txartela lortu dau.

Azken urtean, % 10 gehitu da Bilboko udal liburutegietarako erabiltzaile-txartelen kopurua

Bizkaie! 2009-02-20 14:49

Udal liburutegietako zerbitzu guztiak erabilteko aukerea emoten daben identifikazino-agirietan, esaterako, hazkunde nabarmena izan zan 2008an, % 10,3koa hain zuzen eta, gaur egun, 78.000 erabiltzaile-txartel baino gehiago dagoz. Bilbotarren artean bostetik batek udal liburuetarako erabiltzaile-txartela dauka.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bosteko erakusketa ibiltariak Dora Salazar, Begoña Zubero eta Jorge Garcia artisten obrak batuko ditu

Bizkaie! 2009-02-20 14:06   Kulturea

Arte Garaikidearen 'Bosteko' izeneko erakusketearen hamabigarren edizinoa antolatu dabe, aurten Arrigorriagako, Amorebieta-Etxanoko, Getxoko, Basauriko eta Leioako udalerriek. Alicia Fernandez historian aditu eta arte-kritikariak aukeratu ditu erakusketan erakutsiko diran obrak.

Eudelek aintzatespena jaso dau Europako Herri Administrazinoen Praktika Onenen sarietan

Bizkaie! 2009-02-20 13:56

Eudelen aintzatespena bere 'Praktika Onen Gidaliburua'-gaz egiten ari dan lanak ekarri dau. Gida igazko ekitaldian argitaratu zan, Euskadiko tokiko erakundeei herritarren datuen kudeaketea eta optimizazinoa errazteko helburuagaz, alkarteko arduradunek jakinarazo dabenez.

Eusko Jaurlaritzeak Euskaldunon Egunkariaren auzibidea zarratzeko eskatu dau

Bizkaie! 2009-02-20 12:17

Euskaldunon Egunkariaren auzia herri demokratiko batean inoiz gertatu behar ez zan jokamoldearen adierazpen garbia da. 'Itxiera prebentiboak bultzada politikoa izan eban oinarrian, Gobernuak fiskaltzaren bitartez eragin leiken baino indar handiagokoa eta oinarririk bakoa, akusazino hutsetan oinarritutako epairik bako kondena'.

Laburbertsometrai Lehiaketea Bartzelonako Euskal Etxean

Bizkaie! 2009-02-20 11:49   Euskaldunak munduan

Ideia, film laburrak eta bertsoak batzea da eta horretarako, Andoni Egaña bertsolariak 4 errima emon ditu bideo batean grabauta eta gure webgunean ikusgai dagoz. Lau berba honeek gehienez 2 minutuko iraupena izango daben lanetan azaldu beharko dabe.

Munduan galtzeko arriskuan dagozan hizkuntzen artean dago euskerea

Bizkaie! 2009-02-20 10:28   Euskerea berbagai

Ama Hizkuntzaren Nazinoarteko Egunaren bezperan (Zezeilak 21) aurkeztu dau Unescok munduan galtzeko arriskuan dagozan hizkuntzen atlasa eta ondorio nagusienen artean, bost kontinenteetan 2500 hizkuntza dagoz galtzeko arriskuan, baita euskerea be.

Elebiden kexa, kontsulta eta iradokizunen kopurua % 25 igon da 2008an

Bizkaie! 2009-02-19 17:58   Euskerea berbagai

Elebide, Hizkuntza Eskubideak bermatzeko zerbitzuan jasotako intzidentziak 2008an % 25 igon ziran aurreko urteagaz alderatuta. Jasotako kexa guztien artean, % 87 esparru publikoan gertatu zan. Hizkuntz urraketakaz lotutako kexak (% 97 euskeraz ez egiteagaitik) EAEren administrazino publikoan % 66tik 2007an % 45ra jatsi ziran 2008an.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Txirri, Mirri eta Txiribitonek txistulariaren figurea omendu dabe 'Petriri Danbolin' izeneko diskoan

Bizkaie! 2009-02-19 17:28   Musikea

Txirri, Mirri eta Txiribiton euskal pailazoak orain dala urte asko hasi ziran kantak sortzen eta moldatzen, publikoaren aurrean abesten eta diskoak grabetan. Oraingoan, Petiri Danbolin izeneko lana kaleratu barri dabe, txistu-doinuz osotuta.

Def Con Dos taldeak 'Hipotecate tu' disko barria aurkeztuko dau Bilboko Fnac dendan

Bizkaie! 2009-02-19 16:57   Musikea

Gure inguruetan, Def Con Dos taldearen disko barriaren zuzeneko aurkezpenak datorren zezeilaren 27an, Iruñeako Totem aretoan eta martiaren 7an, barriz, Bilbon, Santana 27 aretoan izango dira.

Zurgai aldizkariaren XXX. urteurrena Juan Gelman poeta argentinarrari eskainitako monografikoa tarteko dala

Bizkaie! 2009-02-19 14:28

Zurgai aldizkariko monografikoetan ohikoa dan legez, zenbaki berezi hau oso-osorik Gelmani eskainia izango da, bere bertsoen sailkapen bategaz. Baita, bere irudi eta obreari buruzko zenbait artikulu eta omentzen dan autorearen inguruan zenbait autorek idatziriko olerkiak argitaratuko dira.