Korterraza I. Film Labur Jaialdia Gasteizen garagarrilaren 28tik 31ra

Bizkaie! 2010-07-28 11:12

Danetara, 34 film labur proiektauko ditue, 30 sail ofizialaren barruan eta 4 lehiaketaz kanpo. Ikusgai egongo diran lanen artean ezagunak diran hainbat zuzendari eta aktore dagoz: Nacho Vigalondo, Fran Perea, Javier Martin, Dani Mateo, Elena Anaya, Gorka Otxoa, Manu Carreño eta Elena Ballesteros, besteak beste.

Andre Maria Zuria kafetegiko terrazan egingo da Vitoria-Gasteiz uriko 'Korterraza' I. Film Labur Jaialdia. Kultura Kalean Kultura Alkarteak antolatu dau ekimena eta kafetegiko terrazak beteten dauen tokia ezusteko zinema-areto bihurtu nahi dabe antolatzaileek. Garagarrilaren 28tik 31ra bitartean plazara hurreratzen diranek film labur aukeraketa bat ikusten daben bitartean kopaua egiteko aukerea izango dabe. Jaialdia bertaratu nahi daben guztiei edegita dago eta sarrerea dobakoa izango da.

Korterraza I. Film Labur Jaialdian, danetara, 34 film labur proiektauko ditue, 30 sail ofizialaren barruan eta 4 lehiaketaz kanpo. Proiektauko diran lanen artean ezagunak diran hainbat zuzendari eta aktore dagoz: Nacho Vigalondo, Fran Perea, Javier Martin, Dani Mateo, Elena Anaya, Gorka Otxoa, Manu Carreño eta Elena Ballesteros, besteak beste.

Sail ofizialean proiektauko diran 30 film laburren artetik atarako da film labur irabazlea. Korterraza Lehen Sariaren irabazleak 1.000 euroko dirusaria izango dau. Vitoria-Gasteiz uriko lau pertsona garrantzitsuk osotuko dabe epaimahaia: Joseba Fiestras (kazetaria eta Jaialdiko zuzendaria), Carmen San Esteban (aktorea), Koldo Mendaza (argazkilaria) eta Juan Arrosagarni (Ofizio eta Arte Eskolako irakaslea).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu