Izugarria izan da: ames ederra

Egoi Rasa Eta Andrius 2010-08-04 12:27   Euskaldunak munduan

Hirurok inoiz ahaztuko ez dogun abenturatxua biziteko aukerea izan dogu. Izugarria izan da: ames ederra. Gaurkoa gure abentura horren ganeko azken testua izango da, testu oso berezia guretzat, idatzi beharrekoa baina idazteko gogorik ez dozuna, testu gehiago idazten eta nabigetan jarraitu gura dogulako!

Hirurok inoiz ahaztuko ez dogun abenturatxua biziteko aukerea izan dogu. Izugarria izan da: ames ederra. Gaurkoa gure abentura horren ganeko azken testua izango da, testu oso berezia guretzat, idatzi beharrekoa baina idazteko gogorik ez dozuna, testu gehiago idazten eta nabigetan jarraitu gura dogulako!

Ragaine II gure etxe bihurtu da eta itsasoko urdina gure herria. Nabigatzen jarraitu gura dogu!

Egunotan Holandan gagoz, Vlieland Ugartetik urteten Alemaniara bidean, Helgoland Ugarteetara joateko. 113 itsas milia egiteko, haize gogorra eta korrontearen kontra nabigetan ibili gara. Baina gure gustukoa da eta azken egun honeek inoiz baino gehiago disfrutetan ahalegintzen gara, nahiz eta uraren kolore urdina eta kostaldeko berdea tropikokoen antzekoa ez izan. Hemen, Ipar Itsasoan, dana da grisa edo marroia.

Bermeotik urten genduanetik leku askotan gelditu gara, Frantzia, Inglaterra, Belgika eta Holandako haibat lekutan. Azpimarragarriena, ikusgarriena eta interesgarriena Amsterdam izan da, baina orain ikusitako lekuek ez daukie orain arte bisitautako lekuen magia eta xarma.

Gure bizimoduan zeozer aldatu da, oraindik ez dakigu zer, denporarik ez dogu izan sakon gure etorkizunean pentsetako, baina zeozer aldatu dala sumatzen dogu. Hirurok mila ideia barri daukaguz buruan, inork ez dauka gogorik lehengo bizimodura bueltetako. Amesten jarraitu gura dogu.

Belaontziak primeran jarraitzen dau baina hainbat lagunek esan deuskue 2 urtean asko zahartu dala. Guk ez dogu igarri be egin. Gure etxetxua da eta primeran dago! Andrius, Rasa eta hirurok 2 urtean familia baten modura bizi izan gara eta bi urte bi urte dira eta nahiz eta Rasa eta nik batera jarraitu Andriusen faltea asko igarriko dogu hurrengo abenturetan. Kapitaina beti kapitaina da, kriston tipo jatorra.

Beste alde batetik, Bizkaie! webguneari be mila esker gure abenturatxuak hilebetero argitaratzeagaitik, eta laster arte. Eskerrik asko bihotzez.

Beste barik, parkatu testu hau hain laburra izateagaitik baina benetan ez daukagu asko kontetako azken aldi honetan, laster arte eta barriro mila esker irakurleoi.

Besarkada eta muxu handi-handi bana.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu