Idaho eta Bizkaia gero eta hurrago dagoz

Bizkaie! 2010-08-05 10:53   Euskaldunak munduan

Idahoko Gobernuko kideek eta euskal ordezkariek egindako bilerea eta gero, Bizkaiko Ahaldun Nagusi Jose Luis Bilbao Idaho Estaduko ordezkari gorenakaz alkartu zan, Potter gobernadorea buru zala.

Idahoko Gobernuko kideek eta euskal ordezkariek egindako bilerea eta gero, Bizkaiko Ahaldun Nagusi Jose Luis Bilbao Idaho Estaduko ordezkari gorenakaz alkartu zan, Potter gobernadorea buru zala.

Bilera horretan, Idaho eta Bizkaiaren arteko lankidetzarako akordio bat sinatzeko interesa berretsi eben alde biek.

Bilerea eta gero, Donal A. Pietrich Merkataritzako zuzendaria eta Ingurumeneko foru diputadu Josu Madariaga eta Kulturako foru diputadu Josune Ariztondo buru zituen ordezkaritzek lan-saio bat izan eben. Lan-saio horretan alde bien intereseko gaietan sakondu zan, Bizkaiko Lurralde Historikorako eta Idaho estaturako hazkunde ekonomikorako aukerak eta lanpostuak sortzea sustatzeko.

Lankidetza-eremuak honakoak izango dira: Merkataritza eta Inbertsinoa, Energia eta Ingurumena, Jakintzea eta Barrikuntzea, Turismoa eta Aisialdia, eta, azkenik, Kultura eta Ondare Historikoa.

Idaho eta Bizkaiaren arteko lotura historiko eta kulturalez gan, interes berberak dituela eta negozio eta inbertsino aukerak partekatzen dituela esan eban Don Dietrichek. Bere esanetan, zentzuzkoa da Idaho eta Bizkaiaren onerako izango dan akordioa lortzeko lan egitea.

Bizkaiko ordezkaritza batek egin dauen lehen bisita ofiziala izan da. 'Pete Cenarruza Foundation for Basque Culture' fundazinoko presidente Roy Eigurenek eta erakunde horretako kide ezaguna den Gloria Totoricaguenak antolatu dabe.

Bizkaia eta Idahoren arteko lehen senidetze-akordioa eraikitzea ohorea dala esan eban Bizkaiko Ahaldun Nagusi Jose Luis Bilbaok bere berbaldian. Loturak indartu eta merkataritza, kultura, teknologia eta berrikuntzaren arloko alkartrukea sustatu gura dabela ganeratu eban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu