EikenBANKen III. edizinoko irabazleek kontratua sinatu dabe Baleukogaz, 'ErrezEta Ikasiz' telebista-saioa produziduteko

Bizkaie! 2010-07-27 11:08

Erika Elizari, Beñat Gereka eta Alaitz Anabitarte dira EikenBANK programearen hirugarren edizinoa irabazi daben Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) hiru ikasle gazteak, eta Eduardo Barinaga Baleukoko bazkide zuzendariaren eskutik jaso eben 4.000 euroko saria.

Sukaldaritza aholkuak eta ikasleen bizimodua buztartzen dituan 'ErrezEta Ikasiz' telebista ideiaren arduradunek hurrengo lau hilebeteetan proiektua garatu ahal izateko kontratua sinatu eben joan dan barikuan, Baleukok Durangon dauen egoitzan.

Erika Elizari, Beñat Gereka eta Alaitz Anabitarte dira EikenBANK programearen hirugarren edizinoa irabazi daben Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) hiru ikasle gazteak, eta Eduardo Barinaga Baleukoko bazkide zuzendariaren eskutik jaso eben 4.000 euroko saria. Berandu baino lehen hasiko dira beren ideia garatzen, Baleuko produkzino-etxean egingo dituen lau hilebeteko praktika ordainduei esker.

Sinadura hori izan da, beraz, EikenBANK-era aurkeztutako 67 proposamenetan irabazle subertau dan 'ErrezEta Ikasiz / EsTuDía, tu receta' proiektua produziduteko lehenengo pausua. Proiektuak, Baleukoren laguntzaz gainera, Jarkatza Mediaren babesa be izango dau produkzino lanean. Epaimahaiak, bestalde, ideiaren originaltasuna eta ideiak izan leiken bideragarritasuna hartu ditu aintzat bere epaia emotean. Orain, barriz, produzidu egin beharko dabe, gero ETBn emon ahal izateko.

Lehenengo sari honegaz batera, EikenBANK-eko epaimahaiak BBK Bekea be emon dau lehenengo aldiz. Ibai Gomezek jaso dau bekea, eta horri esker, EikenBANK-en lankidea dan K2000 produkzino-etxean praktikak egiteko aukerea izango dau.

EikenBANK programearen helburu nagusia sormenezko talentu ez-profesionala topau eta enpresakaz hartu-emonetan jartea da. Holan, lankidetza horri esker, Euskadiko ikus-entzunezkoen munduan eta zehatz proiektuaren sustatzailea dan Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterraren bazkide diran enpresetan produktu lehiakorragoak sortu ahal izango dira.

Klusterreko 12 enpresak hartu dabe parte EikenBANKen: 3Koma, Baleuko, Barton Films, Canal Bizkaia, EiTB, Idem, Irusoin, Jarkatza, K 2000, Orio Produkzioak, Pausoka eta Signo digitalek. Gainera, instituzinoen babes handia dauka programeak, izan be, Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoa (Kultura Sailaren bitartez), Bilboko Udalarena eta BBKrena (Gazte Lanbidean Fundazinoaren bitartez) eskuratu dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu