Errusiako musika garaikidea izango da Donostiako Musika Hamabostaldiaren 71. edizinoko protagonista nagusia

Bizkaie! 2010-08-04 14:10   Musikea

Zapatuan, hilak 7, emongo deutse hasiera eta irailaren 3an amaituko da. Lau asteotan 80 emonaldi baino gehiago izango dira eta hainbat ekitaldi izango dira Gipuzkoako herrietan.

Errusiako musika garaikidea izango da Donostiako Musika Hamabostaldiaren 71. edizinoko protagonista nagusia. Zapatuan, hilak 7, emongo deutse hasiera eta irailaren 3an amaituko da. Lau asteotan 80 emonaldi baino gehiago izango dira eta hainbat ekitaldi izango dira Gipuzkoako herrietan.

Gergiev, Petrenko edo Sokhiev bezalako artista garrantzitsuak izango dira jaialdian. Gainera, momentuko orkestra errusiar ospetsuenek beraien interpretazioak eskainiko ditue Donostiako Musika Hamabostaldian: Mariinsky Antzokiko Sinfonia edo Errusiako Orkestrea, besteak beste.

Mariinsky Sinfonikoa, estreinaldian

Abuztuaren 7an izango da estreinaldia San Petersburgoko Mariinsky Antzokiko Orkestra Sinfonikoaren eskutik. Stravinskyren 'Suzko Txoria', 'Petrouchka' edo 'Udaberriaren eskaintza' lanak entzun ahal izango dira, besteak beste, Valery Gergiev zuzenari entzutetsuaren eskutik.

Errusiako Orkestreak eskainiko dauen kontzertua da publikoak gogo handiz espero dauena eta Mussorgsky maisuaren 'Boris Godunov' operea eskainiko dau. Ganera, Frederic Chopin, Schumann, Hugo Wold eta Gustav Mahler omenduko ditue.

Euskal Herriko egile eta interpreteek be lekua izango dabe programazinoan. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak emonaldi berezia eskainiko dau irailaren 2an, Andra Mari Koralagaz batera, Rachmaninovi eskainita. Donostiako Orfeoiak eta Toulouseko Kapitolioko Orkestreak Tchaikovskyren omenezko programea eskainiko dabe, Tugan Sokhievek zuzenduta.

Urtero moduan, 2010eko jaialdiak organorako lan bat sortuko dau. Artzain Onaren Katedralean, Peter Wittrichen '4 partita in Jazz Uber Nun danket all' izango da ikusgai.

Hamabostaldi Ibiltaria

Arantzazu, Mutriku, Elgoibar eta Biarritz udalerritara helduko da musikea, Hamabostaldi Ibiltaria deritxan programeari esker. Xacobeo Urtea dala eta, Kostaldeko Done Jakueren bidea sustatu gura dabe; horrexegaitik, Itziarren, Mutrikun eta Orion be izango dira kontzertu-zikloak. Askizu eta Elorriaga bitartean ibilaldi bat egingo da eta Azkoitian, Usurbilen, Deban, Hernanin eta Urrugnen be emonaldiak izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu