Ken Zazpi taldeak izenburua jarri deutso honezkero estudioko lan barriari: 'Ortzemugak begietan'

Bizkaie! 2010-08-04 15:04   Musikea
Uda hasieran Euskal Herrian ibili dira estudioko lanetan eta orain, barriz, Los Angelesera (AEB) joan dira bizkaitarrak. Zemendirako prest izan gura dabe disko barria eta abenduan kantu barriak zuzenean aurkezteko bireari ekingo deutse.

Ken Zazpi taldeak izenburua jarri deutso honezkero estudioko lan barriari: Ortzemugak begietan. Talde gernikarra disko barriaren grabazinoan murgilduta dabil. Uda hasieran Euskal Herrian ibili dira estudioko lanetan eta orain, barriz, Los Angelesera (AEB) joan dira bizkaitarrak. Zemendirako prest izan gura dabe disko barria eta abenduan kantu barriak zuzenean aurkezteko bireari ekingo deutse.

Lehenengo bost abestien grabazinoa Iñaki Uohoren (Platero y tu, Extremoduro...) estudioetan egin eban Ken Zazpi taldeak eta Rafa Sardinak gidatu ditu ekoizpen-lanak, aurreko diskoaren ekoizle berak. Beste kantuen grabazinoa uztailean amaitu dabe, Haritz Harreguyren Hi Gain estudioetan. Orain, Los Angelesen egingo ditue kantuen nahasketak eta masterizazinoa.

Ortzemugak begietan lanean kolaborazinoak izango ditue. Berbei jagokienez, Joseba Sarrionandiak, Jon Maiak, Maialen Lujanbiok, Julen Gabiriak eta Uxue Alberdik parte hartu dabe eta, tekladuetan, barriz, Joserra Senperenaren laguntzinoa izango dau boskoteak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu