Bi euskal erakunde dagoz Bikaintasunaren 2010eko Europar Sarien finalisten artean

Bizkaie! 2010-07-30 11:40

Osakidetzako Gipuzkoa Ekialde Eskualdea eta Gasteizko Olabide Ikastola EFQM Excellence Award europar enpresen kudeaketa aurreratua autortzen dituen sarien finalista dira.

Osakidetzako Gipuzkoa Ekialde Eskualdea eta Gasteizko Olabide Ikastola EFQM Excellence Award europar enpresen kudeaketa aurreratua autortzen dituen sarien finalista dira. Bi euskal erakundeakaz batera, Erresuma Batuko hiru, Austriako hiru, Alemaniako bi eta Europako beste herrialdetako hiru erakunde nabarmendu dira, Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazinoko iturriek jakinarazo dabenez.

Urriaren 5ean, EFQMak bere urteko foroa egingo dau Bilbon, eta finalista horreetatik Bikaintasunari Europar Saria zeintzuk jasoko daben adierazoko da bertan. Osakidetzako Gipuzkoa Ekialde Eskualdea Zilarrezko Q saria jaso eban 2003an, Urrezko Q 2006an eta EEAko finalista izan zan 2007an; Olabide Ikastola Zilarrezko Q izan zan 2005ean eta Urrezko Q 2008an.

Euskaliten arabera, emoitza horreekaz, Euskadi europar lurraldeen arteko enpresa-kudeaketearen sari gehien dauena da, 23 aintzatespen lortu baititu azken hamar urteetan. Erakunde saritu gehien dituan lurraldea Espainia da 31gaz (23 Euskadikoak dira), Erresuma Batua 28gaz eta Alemania 26gaz.

Urriaren 4tik 6ra bitartean, Euskalit antolakuntzan laguntzen ari dan 2010eko EFQM Foroa ospatuko da Bilbon, 'Innovation and creativity. The art of management' goiburupean. Foroa Euskalduna Jauregian izango da urriaren 5ean eta 6an, eta 4an Guggenheim Museoan ondoetorriko harrerea ospatuko da. Foro hau, enpresa aurreratuenen kudeaketa praktikarik barritzaileenak ezagutzeko erreferente bat da Europan.

Aurten, gainera, nobedade bat izango dau, izan be, Barrikuntzeari Praktika Onen Saria banatuko da eta, kasu honetan, parte-hartzaileek euren botoakaz irabazlea nor dan aukeratuko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu