Martian, bertso-giroa ganezka

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2009-02-27 13:23   Bertsolaritzea

Hiru-lau kontu zezeila akabau orduko: dakizuen legez, sasoi hau inportantea izaten da bertsolari gazteentzat. Izan be, martiaren 4an hasiko da Bertsolari Gazteen BBK Txapelketea. Hil horren 27an egingo da finala Bilboko Kafe Antzokian. Hiru aste horreetan, makina bat institutu entzulez beteko dira bertsolariak animetako.

Benito Lertxundiren 'Mirotzak' kantuak irabazi dau Espainiako Musika Saria

Bizkaie! 2009-02-27 12:00   Musikea

Fermin Muguruzaren 'Balazalak eta Gose taldearen '16 eskailera' ziran beste bi finalistak Lertxundiren kantuagaz batera. Aitagarria Benito Lertxundik sari hau irabazten dauen lehenengo aldia dala.

Capsula eta We Are Standard taldeek Austingo (AEB) South by Southwest musikaldian parte hartuko dabe martian

Bizkaie! 2009-02-27 10:54   Musikea

Capsula eta We are Standard talde bizkaitarrak Austingo (Texas, AEB) South by Southwest nazinoarteko musika jaialdian izango dira 'Sounds from Spain' egitasmoaren eskutik. Sektoreko 12.000tik gora profesional alkartzen dituan ekimena martiaren 18tik 22ra bitartean izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Saharako banderea jarriko dabe Bilboko Arriaga Plazan

Bizkaie! 2009-02-27 10:28

Bilbok bat egingo dau gaur Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoaren aldarrikapenaren 33. urteurrenagaz, eta Udalak Saharako banderea jarriko dau Arriaga Plazan, herri sahararrak historikoki egindako burrukearen aldeko jarrerea erakusteko, 'bere lurraldearen jaube izatea galarazoten jakolako, Marokok modu ilegalean okupauta daukalako zatirik handiena'.

Wanted!

Gotzon Plaza Informatikoa 2009-02-26 14:24

Microsoft enpreseak Wanted kartela jarri dau eta eurak sheriffarena egiten dabe. Diru-sariak be euren boltsikoetatik urtengo dau, 250.000 dolarreko saritxoa (194.000 €). Ederto, baina nor da gaizkilea? Eta bizirik zein hilda eroan behar da?

Euskaltzaindiak Bidegain, Telletxea Idigoras, Etxeberri, Knörr, Iratzeder eta Etxenagusia omenduko ditu

Bizkaie! 2009-02-26 11:54   Euskerea berbagai

Datorren barikuan, zezeilak 27, Euskaltzaindiak agiriko bilkurea egingo dau Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, arratsaldeko 16:30ean, azken urtean hil diran euskaltzainak omentzeko.

Kontsumitzaileen babesa hobetzeko EKAren proposamenak alderdi politikoei eta hurrengo Eusko Jaurlaritzeari

Eka 2009-02-26 11:26

Martiaren 1eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan parte hartzen daben alderdi politikoei Euskal Erkidegoan kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideen babesa hobetzeko kontuan izan leikiezan jokabide eta neurri batzuk proposatzen deutsez EKA, Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolaketak.

Zenbat aukera alperrik galtzen itxi behar ete dau Herri honek?

Markues 2009-02-26 11:11   Begi betegarri

Jantza Garaikidearen Zirkuituaren bosgarren edizinoak 50 emonalditik gora eskainiko ditu

Bizkaie! 2009-02-26 10:48   Kulturea

Orain dala lau urte zirkuitu hau sortu zanean, helburu nagusi bi landu gura ziran: formatu txikiko produkzinoak erakusteko espazio egonkorrak eskaintzea batetik eta honelako ikuskizunetara publikoa erakarteko antzokiek egiten daben ahaleginean laguntzea bestetik. Aurten, zezeilaren 28tik zemendiaren 28ra, 50 emonalditik gora eskainiko dira Euskal Autonomia Erkidegoko 16 antzokitan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

UEUk udabarriko zortzi ikastaro antolatu ditu

Bizkaie! 2009-02-25 17:40

Eskaintzea zortzi ikastarok osotzen dabe, lau atal nagusitan banatuta: 'Garapen pertsonala', 'Hizkuntzearen irakaskuntza eta motibazinoa', 'Informatika', 'Gizarte gaiak'. Eskolak Eibarko Markeskoa Ikastetxe Nagusiak ikastetxean izango dira eta matrikulea egiteko epea honezkero zabalik dago.

Armozetako zerealak

Amaia Laforga Dietetikan Eta Gizaki Elikaduran Diplomaduna 2009-02-25 13:45   Jan edanak

Gau osoa pasetan dogu jan barik eta normalean 10-12 ordu pasau daitekez afaritik armozura. Askotan, ogean azken minutuak gozau guran, korrika eta prisaz ibilten gara eta, ondorioz, ez dogu armozetan. Armozu ona eta aldi berean arina egiteko, merkaduan badira 'armozurako zerealak' izeneko produktuak.

Euskal konpainiak Europako Umeentzako Antzerki Jaialdian

Bizkaie! 2009-02-25 13:45   Kulturea

Europako Umeentzako Antzerki Jaialdiaren 18. edizinoa, zezeilaren 28tik martiaren 6ra egingo dabe Gijonen. Asturiaseko urira hurreratuko diran 59 konpainiek, horreetako bi Euskal Herritik, 100 emonaldi baino gehiago eta umeentzako produzidutako lan onenen aukeraketa bat eskainiko ditue astebetean.

Ingeleseko, frantseseko edo alemaneko ikastaroak atzerrian egiteko diru-laguntzinoak onartu ditu Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2009-02-25 11:02   Euskaldunak munduan

Agindu horren bidez, 400 diru-laguntza deitzen dira, 720.000 euroko zenbatekoan, bekadunak diran unibersidade-ikasleek ingeleseko, frantseseko edo alemaneko ikastaroak egiteko egonaldietarako eta bitartekoetarako.

Danetara 36.000 lagunek ikusiko dabe Bruce Spingsteenen Bilboko kontzertua

Bizkaie! 2009-02-24 17:37   Musikea

Txartelak ohiko saltokietan (FNAC, Cream, Power Records, Ikatz, Tick Tack Ticket) eta Bilboko Vista Alegre zezen-plazan jarriko dira salgai barikuan, zezeilak 26. Kontzertua bost hilebete geroago izango da Bilboko San Mames futbol-zelaian.

Antzerkia eta dantza eroango ditu IX. ZirkuitoaK Bilboko barruti guztietara

Bizkaie! 2009-02-24 16:55   Kulturea

Antzerki amateurra eta dantza Bilboko kultur egitaraura helduko dira IX. Zirkuitoagaz. Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak bertoko antzerki talde amateurren jarduerea sustatzeko antolatzen dauen ekimena da Zirkuitoa.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Guns N' Roses Kobetasoniken bagilaren 20an

Bizkaie! 2009-02-24 14:54   Musikea

Guns N' Roses ez eze, Machine Head, In Flames, Journey, Lauren Harris eta Buckcherry taldeak be konfirmau ditue datorren bagilaren 19an eta 20an Bilbon egingo dan Kobetasonik jaialdirako.

Korrika 16k unitate didaktikoa dauka

Bizkaie! 2009-02-24 13:23   Euskerea berbagai

Korrika 16ren eta Euskal Herriko Ikastolen Konfederazinoaren arteko alkarlanaren emoitzea da Euskal Herriko ikastetxe guztietan banatuko dan material didaktiko hau.

Jaurlaritzeak eta Euskararen Erakunde Publikoak ia 1,4 miloe euro erabiliko dabe 2009an Iparralden euskerea sustatzeko

Bizkaie! 2009-02-24 11:37   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzeak 470.000 euro jarriko ditu, eta Euskerearen Erakunde Publikoak, barriz, 920.000 euro; danetara, beraz, 1.390.000 euro izango dira, 2008an baino 50.000 gehiago.

Microsoft konpainiak jaso dau Izaera Eleanitza Sustatzeko I. Saria

Bizkaie! 2009-02-24 11:17   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzeak, Kataluniako Generalitateak, Galiziako Xuntak eta Balear Ugarteetako Gobernuak, hizkuntza-politikearen alorrean indarrean daben alkarlanaren barruan, Estadu espainiarreko izaera eleanitza sustatzera zuzendutako saria sortu dabe eta lehenengo edizinoan Microsoft konpainia da sariduna, 'teknologia barriak eta hizkuntzen aniztasuna buztartzeko egin dauen lanagaitik'.

Blues Musikearen VII. Jaialdia Zizurkilen

Bizkaie! 2009-02-24 10:28   Musikea

Blues Musikearen VII. Jaialdia izango da Zizurkilen, zezeilaren 28an. Herriko tabernetan r&b, r&r eta berenberegi blues musika estiloetako kantuak entzuteko aukerea izango da leku desbardinetatik etorritako hiru taldeakaz. Sarrerea librea izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (4)