Chicago musikala irailaren 5era arte egongo da ikusgai Bilboko Arriaga Antzokian

Bizkaie! 2010-08-12 12:24   Kulturea

Carlos Lozanok hartu dau Billy Flyn abogaduaren irudia eta 26 aktore, jantzari eta abeslari egongo dira taula ganean, eta baita 15 musikariz osotutako orkestrea be.

Obra hau New Yorkeko antzezlan garrantzitsuenetarikoa da eta musikea jantzeagaz modu ikusgarrian buztartzen ditu.

Chicago musikala Bilbora ailegau da. 34 uritan izango da gero, 2011ko abuztura arte. Bizkaiko uriburuko Arriaga Antzokian izango da ikusgai irailaren 5era arte, eta Aste Nagusiko ikuskizun arrakatatsuenetarikoa izango da.

Carlos Lozanok hartu dau Billy Flyn abogaduaren irudia eta 26 aktore, jantzari eta abeslari egongo dira taula ganean, eta baita 15 musikariz osotutako orkestrea be.

Obra hau New Yorkeko antzezlan garrantzitsuenetarikoa da eta musikea jantzeagaz modu ikusgarrian buztartzen ditu.

Show honetara joateko sarrerak salgai dagoz honezkero Arriaga Antzokian, www.teatroarriaga.com webgunean, 944310310 telefonoan eta BBKren orotarako kutxazainetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu