Urdulizeko Basartena 2010 film laburren jaialdiko irabazleen izenak jakinarazo ditue
2010-08-09 14:51Koldo Serra, Borja Crespo, Aitor Elorriaga, Amaya Nerekan eta Patxi Urkijok osotutako epaimahaiak finalera ailegau ziran 12 film laburren artean aukeratu behar izan zituen kategoria bakotxeko irabazleak.

Urdulizeko Basartena 2010 film laburren jaialdia izan da egunotan eta, bertan, Koldo Serra, Borja Crespo, Aitor Elorriaga, Amaya Nerekan eta Patxi Urkijok osotutako epaimahaiak finalera ailegau ziran 12 film laburren artean aukeratu behar izan zituen kategoria bakotxeko irabazleak. Hau izan zan epaia:
Fikzinozko lan onena
LA HISTORIA DE SIEMPRE (Jose Luis Montesinos)
Animazinozko lan onena
NOCTA (Iván Diaz)
Zine eskolen atalean fikzinozko lan onena
TODO EL MUNDO QUIERE A MIKEL (Jonaitz Urrutzi)
Zine eskolen atalean animazinozko lan onena
LIGHT STORY (Marcos Garcia Ergúin)
Euskerazko lan onena
MARINEL ITSUA ETA ITXAS NESKAK (Josu Arteaga)
Manuel Arijaren Piñata film laburrak epaimahaiaren aitamen berezia jaso eban.
2008an sortu zan jaialdia eta, aurten, partikular batek bere borondatez emondako 300 euroko dirusariagaz, lehiaketatik kanpo egon diran film labur bi be saritu ahal izan ditue.
Patxi Lazkano da lehiaketearen antolatzailea, Basartena tabernearen arduraduna. Film laburrak sustatzeko amesagaz sortutako lehiaketea da hau, zuzendari eta errealizadoreen lanak ezagutarazo eta bultzatzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!