Saltzailerik bako dendea
2010-08-11 15:36Javi Gelbenzu eta Asier Mintegi gipuzkoarrek, Bartzelonan ideia hartu ondoren, beharginik bako supermerkadua edegi dabe Beasainen. Egun guztiko zerbitzua eskaintzen dau, 24 orduz lanean jardun leike makineak, etenik barik, erosleari produktuak eskura emonaz.

Javi Gelbenzu eta Asier Mintegi gipuzkoarrek, Bartzelonan ideia hartu ondoren, beharginik bako supermerkadua edegi dabe Beasainen. Egun guztiko zerbitzua eskaintzen dau, 24 orduz lanean jardun leike makineak, etenik barik, erosleari produktuak eskura emonaz. Bezeroak produktuak aukeratu, ordaindu eta jaso egin behar ditu, pausu bakar bat be emon beharrik barik.
'Estaduan mueta honetako 15 supermerkadu daude. Levante eta Bartzelona inguruan dagoz gehienak. Baina ipar isurialdean Beasaingo hau da lehenengoa', dinoe arduradunek.
Funtzionamentua oso sinplea da. Erosleak kutxazain itxurako pantaila baten bitartez egiten dau erosketea. Produktu bat aukeratzerakoan, zenbat geratzen diran azaltzen da pantailan, eta prezioa be irakur daiteke. Behin eskaerea amaituta, txanponakaz, billeteakaz edo txartelagaz pagau daiteke eta erositakoa kutxa batean agertzen da handik gitxira. Makineak plastikozko boltsak be botaten ditu, berak egindako kalkuluaren arabera.
'170 produktu daukaguz danetara: edariak, freskagarriak, janariak, txokolatinak, parafarmazia, higienea edo garbitasunarekin lotutako produktuak eskura daitekez', dino Asier Mintegik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!