Festilasai jaialdia izango da zapatuan Miarritzen
2010-08-12 11:08 MusikeaLondreseko underground munduko Foreign Beggars rap taldea, Angeluko Butterfly Patrol rock alternatiboa egiten dauen bandea, Baionako Pleben taldearen metala eta Montpellierko (Frantzia) Marvin taldearen soinu elektronikoak entzun ahal izango dira. Hamar euroren truke guztia.
Zapatuan, abuztuak 13, skate lehiaketeagaz hasi eta, 19:00etan, zuzeneko musikea biztuko dau Festilasairen bosgarren aldiak Miarritzeko La Negresse auzoan, Mizambu gaztetxearen eta irristatze parkearen kanpoaldean.
Londreseko underground munduko Foreign Beggars rap taldea, Angeluko Butterfly Patrol rock alternatiboa egiten dauen bandea, Baionako Pleben taldearen metala eta Montpellierko (Frantzia) Marvin taldearen soinu elektronikoak entzun ahal izango dira. Hamar euroren truke guztia.
'Jaialdi honen helburua ez da komertziala, inguru honetan mueta horretako jaialdi asko baitagoz', dino Paul Mialocqek, antolatzaileetako batek. Taldeak be, komertzialak ez diranak ekarri ditue. Bi lekutakoak dira, gainera; bide batez, euren burua ezagutarazoteko aukerea emon gura deutsielako.
Igazko arrakastea errepetiduteko amesa daukie antolatzaileek, eta 1.000 eta 1.500 zale artean batzea espero dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!