'Hitzetik Hortzera' barria ETB-3n

Bizkaie! 2008-10-17 11:33   Bertsolaritzea

'Hitzetik Hortzera' saioaren denporaldi barria barrikuntzez ganezka dator, izan be, aurkezle barria eta emisinorako kate barria ditu. Sortu barri dan ETB-3 katean izango da saioa ikusgai eguenetan gaueko 21:30etik aurrera eta Amaia Uribe izango da aurkezlea.

Durango 1936 Kultur Alkartea abian

Durango 1936 2008-10-16 15:52

Durango 1936 Kultur Alkarteak urriaren 24an egingo dan 1936-1939 bitartean askatasunaren alde burrukatu ziranen aldeko omenaldia aurkeztu dau gaur. Alkarteak urtebete inguru daroa lanean, igazko urte amaieran jaio zan-eta.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Vicky Cristina Barcelona

Bizkaie! 2008-10-16 15:47   Zinema kritikak

Film honek maitasunean zoriontasuna topetako ezintasunaren ganean egiten deusku berba. Iparramerikar gazte bi, Vicky (Rebecca Hall) eta Cristina (Scarlett Johansson), Bartzelonara ailegau dira, udako oporrak pasetako. Bartzelonan bape konbentzionalak ez diran maitasun gorabehera batzuk biziko ditue, nortasun handiko Juan Antonio pintorearen eskutik.

Zerberri.com, euskarazko albisteen bilatzaile aurreratua

Bizkaie! 2008-10-16 15:07

Bildu.net, Euskaltube.com eta Txioka.net lako webguneen sortzaile diran Gorka Juliok eta Haritz Rodriguezek Zerberri.com aurkeztu dabe. Tresna barria Google bilatzailean oinarrituta dago eta euskerazko 100 albiste-iturriren artean topetan ditu barriak.

Euskal liburutegi-sarearen bitartez kultur arteko integrazioa sustatzeko kanpaina jarri dau martxan Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2008-10-16 12:51

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak ekimen barritzailea aurkeztu dau 'Liburutegiak Topaleku' lemapean, liburutegiak sustatzeko EAEan gaur egun alkarregaz bizi diran kultura guztien integrazinorako gune moduan, zenbait balioren sustapenetik abiatuta.

Getxoko VII. Komiki eta Manga Azokea zemendiaren 28tik 30era izango da

Bizkaie! 2008-10-16 12:42   Kulturea

Aurten, 100 salmenta-postu baino gehiago egongo dira azokan eta, horreetan, komiki-dendek, argitaletxeek, banatzaileek, fanzineek eta aldizkariek euren azken nobedadeak eskainiko ditue. Ganera, hainbat jarduera egingo dira: berbaldiak, proiekzinoak, nobedadeen aurkezpenak, tailerrak, erakusketak...

Eva Baezak zabalduko dau V. Euskal Gidoiaren Astea

Bizkaie! 2008-10-16 11:55

Euskal Gidoiaren Astea orain lau urte sortu zan gidoigileen lanbidea ezagutarazoteko asmoz eta aurten zuzendari eta gidoigileakaz egingo diran emonaldi eta solasaldiak Indautxuko El Carmen aretoan eta ZINEBI gunean (BBK-ren Kale Nagusiko salan) eskainiko dira urriaren 21etik 25era.

Liburuak protagonista Frankfurten

Bizkaie! 2008-10-16 11:05   Kulturea

Turkia da ohorezko konbidatua Frankfurteko Liburu Azokearen 60. edizinoan (Urriaren 15etik 19ra); aurten 7.000tik gora erakusketari eta 100 herrialdeetako nobedadeak dagoz eta antolatzaileek 300.000 bisitari espero ditue.

'Ama, aita, eskolako lanak neuk egin behar ditut!' kanpainea martxan dago

Bizkaie! 2008-10-16 11:04   Euskerea berbagai

Alkarbide bilguneak koordinauta, danetara, 30.000 liburuxka inguru banatu dira Bizkaiko 36 udalerritan; ganera, horreetako 17tan eta liburuxkearen osogarri legez, tailer bereziak be antolatu ditue udalerriotako euskera zerbitzuek. Kanpainearen helburua eskolako lanak egiten laguntzeko materiala eskaintzea da, bai umeei eta bai gurasoei.

Lan arloan euskerea sustatzeko Eralan ikerketa-proiektua aurkeztu dabe

Bizkaie! 2008-10-15 15:39   Euskerea berbagai

Urte bi eta erdiko lana jasoten dauen Eralan ikerketa-proiektuan oinarritutako liburua argitaratu dabe. Lan arloan euskerearen erabilerea aztertzen da bertan. Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Soziolinguistika Klusterra dagoz proiektuaren atzean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Oteizak eta Roberto Puig arkitektoak alkarlanean egindako proiektu baten inguruko liburua argitaratu dabe

Bizkaie! 2008-10-15 12:17

Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) 'La colina vacia. Jorge Oteiza-Roberto Puig, Monumento a José Batlle Y Ordóñez: 1956 - 1964' aurkeztu dau. Ana Arnaiz, Jabier Elorriaga, Xabier Laka eta Jabier Morenok idatzitako liburua da hori eta Arte Ederren Fakultadeko lau irakaslek Jorge Oteiza eskultorearen lan 'paradigmatiko eta garrantzizkoenetako' baten inguruan egin daben ikerketa lanaren emoitza da.

Argentinarrak eta euskaldunak gero eta hurrago

Bizkaie! 2008-10-15 11:29   Euskaldunak munduan

Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzearen eta Argentinako Errepublikako Gobernuko Barne Ministerioaren arteko lankidetza eta laguntzinoa-protokoloa sinatzeari oneretxia emon deutso Gobernu Batzordeak. Protokolo horren helburua da lurralde bietan bizi diran argentinarrentzat eta euskal herritarrentzat eragingarriak izan daitekezan programak eta neurriak garatzea da.

Jaurlaritzeak jantzearen sustapenera zuzendutako 100.000 euroko diru-laguntzinoa onartu dau

Bizkaie! 2008-10-15 11:22

Dantzaz Donostian egoitza dauen alkartea da eta bere helburua jantzeari lotutako arteen sustapena da. Horren barruan, Dantzaz alkarteak Dantza Taldea jarri dau martxan gazteen prestakuntzea bultzatzeko helburuagaz, profesionalizatze bidean sustatzeko.

Unai Basurko urriaren 16an itsasoratuko da Les Sables d'Olonnerantz

Bizkaie! 2008-10-14 18:55   Euskaldunak munduan

Vende Globe Les Sabbles d’Olonnen hasiko da zemendiaren 9an, munduari itzulia da, eskala edo geldialdirik barik eta bakarka. Bizkaitarrak Open 60 Pakea Bizkaia belaontziagaz parte hartuko dau eta beragaz batera, urtekera puntuan beste 30 belaontzi izango dira. Ezustekorik ezean, lau bat hilebete beharko ditu ibilbide osoa egiteko.

Eskualdeko kultur zirkuitua antolatu dabe Nerbioi-Ibaizabal itsasadarrean

Bizkaie! 2008-10-14 15:37

Portugaleteko Harribola, Santurtziko Bai Esan, Erandioko Berbots, Getxoko Bizarra Lepoan eta Barakaldoko Sasiburu euskera alkarteek eta Topagunea Euskera Alkarteen Federazinoak formatu txikiko kultur zirkuitua antolatu dabe datozen asteotarako.

SGAEren 'En corto' film laburren ekimenean 13 film labur ikusi ahal izango dira Bilbon

Bizkaie! 2008-10-14 15:36   Barriak

'En corto' izenburuko film laburren ekimena Bilbora helduko da lehenengo aldiz aurten. Aurreko edizinoen arrakastearen ondoren, eta Buñuel Institutuaren laguntzinoagaz, estaduko lau uritan gauzatuko da egitasmoa urriaren 15etik abenduaren 23ra bitartean.

Bilboko Plaza Barriko wi-fi eremuak 3.200 erabiltzaile baino gehiago izan ditu

Bizkaie! 2008-10-14 14:41

Udal bilbotarrak leku hau aukeratu eban urian gune aitagarria dalako, eta erantzuna ikusita, Bilbok hurreko etorkizunean izango dituan wi-fi puntu ugarietako lehenengoa baino ez da izango, 'Bilbao39.net' planagaz bat etorriz, datozen bi urteetan uriak auzo bakotxean konekzino gune bat izatea aurreikusita baitago.

Galdakaoko Eguzkibegik antolatuko dauen XXXI. Ibilaldia gero eta hurrago

Bizkaie! 2008-10-14 11:58   Euskerea berbagai

'Gerizpetik eguzkibegire' leloa aukeratzean euskerearen historia islatu nahi izan da, beti be ikuspegi positibotik: azken hamarkadetako iragan ilunetik eguzkirako bidean egin dan lan handia gogoratu eta lan horretan diharduela adierazo.

Jaurlaritzeak 72.776 euroko diru-laguntzinoa emon deutso Mintzalaguna egitasmoari

Bizkaie! 2008-10-14 11:16   Euskerea berbagai

Topagunea Euskera Elkarteen Federazinoak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak 'Mintzalaguna' egitasmoa indartzeko, zabaltzeko eta diruz laguntzeko hitzarmena sinatu dabe. 'Mintzalaguna' programa danak kontuan izanda, honezkero 2.500 mintzalagunetik gora ari dira 48 herritan banaturiko 450 mintza-taldetan.

Daniel Innerarityk gaur, urriak 14, jasoko dau Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa saria

Bizkaie! 2008-10-13 15:04

Daniel Innerarity saiogile bilbotarraren pentsamenduaren unibersaltasuna, haren lanaren nazinoarteko proiekzinoa, produkzino zientifiko eta dibulgatibo ugaria, Vasconiaren kultura, gizartea eta etorkizunagaz lotutako gaiak jorratzeko gaitasuna balorau ditu epaimahaiak.