Hizkuntza eskubideakaz lotutako 210 kexa inguru jaso ditu Elebidek
2010-09-07 10:39 Euskerea berbagaiElebitasuna lortzeko bidean aurrera egiteko, zemendiaren 14ra arte publizidade kanpaina bat abiarazoko dau Elebidek. 'Elebiden zure hizkuntza eskubideak babesten ditugu' leloagaz iragarkiak izango dira prentsan, Interneten, irratietan eta urietako autobus aterpeetan.
Elebidek, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzuak jakinarazo dauenez, igaz danetara 225 lagunek jo eben bertara. Ia danak kexak izan ziran, baina iradokizunak, kontsultak eta eskaerak be jaso zituan. Datuetan ez da gorabehera nabarmenik izan aurreko urtekoakaz konparauta. Hizkuntzeari jagokonez, Elebiden jasotako kexen % 95 euskeraz jaso ditue eta % 5, gaztelaniaz.
Aitatu datuen harian, Lurdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak adierazo dau euskerea eta gaztelania ez dagozala maila berean eta zeozelako orekea lortzeko euskerearen aldeko neurri positiboak behar dirala azpimarratu dau, 'betibe herritar guztien hizkuntza aukerak errespetatuz'. Elebide oreka hori lortzeko bidean beste tresna bat dala gogorarazo dau Auzmendik, eta hizkuntza eskubideen edozein motatako urraketak ikusita Elebidera joteko eskatu eta aholkatu deutse herritarrei.
Kontuak kontu, herritarrek zerbitzu horren barri izan daien, eta elebitasuna lortzeko bidean aurrera egiteko, zemendiaren 14ra arte publizidade kanpaina bat abiarazoko dau Elebidek. 'Elebiden zure hizkuntza eskubideak babesten ditugu' leloagaz iragarkiak izango dira prentsan, Interneten, irratietan eta urietako autobus aterpeetan. Herri administrazinoetan be esku-orriak jarriko ditue, kanpainearen osogarri.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!