Mikel Zarate Sariak argia ikusi dau

Bizkaie! 2010-09-08 18:40   Kulturea

Gazteen gustuko gai bat ikuspegi ironikoz lantzen dauen eleberri honi esker irabazi dau Asier Mendozak I. Mikel Zarate Haur Literaturako Saria, epaimahaia osotu eben Julen Gabiria, Leire Bilbao eta Xabier Mendigurenen erabagiz.

Asier Mendoza zarauztarrak idatzi eta Ivan Mata marrazkigilearen irudiakaz horniduta, 'Beste gu' lana aurkeztu dabe gaur Bilbon. Elkar argitaletxeak Xaguxar bilduman, 174 zenbakiagaz plazaratu dau eta 12 urtetik gorakoentzako da egokia. Honezkero salgai dago 9,90 euroan. Aurretik sari batzuk irabazi dituan arren, hauxe da Asier Mendozak argitaratutako lehenengo liburua.

Gazteen gustuko gai bat ikuspegi ironikoz lantzen dauen eleberri honi esker irabazi dau Asier Mendozak I. Mikel Zarate Haur Literaturako Saria, epaimahaia osotu eben Julen Gabiria, Leire Bilbao eta Xabier Mendigurenen erabagiz. Mikel Zarate (Lezama, 1933-1979) euskal literaturearen barritzaile eta bultzatzaile handia izan zan, eta haren omenez hasi dira antolatzen lehiaketa hau Lezamako Udala eta Elkar argitaletxea. Hauxe izan da lehenengo deialdia, eta laster plazaratuko da bigarrena.

'Beste gu'

Kristianek ez dau bere arpegia argi ikusten ispiluan, eta gauza arraro gehiago be pasetan jakoz: usaimena zorroztea, ahots batzuk entzutea, odolak erakartea... Banpiro bihurtzen ete dago da? Aldi berean, jakinmin itzela pizten deutsee bere etxe parean bizi diran Morgandarrek: Darel eta Veronika aita-ama misteriotsuek eta Elizabeth alaba tuntunak. Agiriko istorioak ezustekoa dauka gordeta, ostera, umorez eta irudimenez landuriko kontakizun honetan.


'Buelta bat aitontxuarekin'

Xabier Mendiguren Elizegi lana be gaur aurkeztu dabe Bilbon, hau be 10 bat urte inguruko umeantzako. Patxi Gallegoren marrazkiakaz plazaratu dabe Xaguxar bilduman.

Xabier Mendiguren Elizegi (Beasain, 1964). Editorea eta idazlea. Ume zein gazteentzat ondoko liburuak idatzi ditu, besteak beste: Estitxuk pirata izan nahi du (1987), Ezin da ipuinik asmatu ala? (1989), Ametsen kontrabandista (1992), Irakasle alu bat (1996), Obsexuen kluba (1997), Txakurraren alaba (2000), Karabana batean bizi naiz (2007), Miss Txatarra (2007), Itsasoko Loti Ederra (2009), eta Joxemeren liburuak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu