4.000 lagun Arrigorriagako Euskal Kirolaren Egunean
2008-10-27 09:37Euskal kirol zein selekzinoen aldarrikapena egiteko aukerea be izan dabe ordezkari ofizialek eta oroitarria jarri dabe kiroldegiaren sarreran.
Olentzeroren Baserriak salgai jarri ditu Gabonetarako kanpainako sarrerak
2008-10-24 16:37Mungiako Izenaduba Basoak, Olentzeroren Baserriak, 2007ko abenduaren 3an edegi zituan ateak eta igazko Gabonetako kanpainarako atara zituen sarrerak ordu gitxitan amaitu ziran; horregaitik, 3.000 familia inguru parkera sartu barik geratu ziran.
Javi Díezek eta Lourdes Unzuetak irabazi dabe I. Bizkaidatz Saria
2008-10-24 15:53 sariak-autortzakApirilaren 23an, Liburuaren Nazinoarteko Egunean zabaldu zan sariketan parte hartzeko epea eta gaur, Liburutegien Nazinoarteko Egunean jakinarazo ditu Bizkaiko Foru Diputadu Josune Ariztondok irabazleen izenak.
Iparra galdu gabe'08 urriaren 24tik zemendiaren 9ra Getxon
2008-10-24 15:49Getxo Udaleko Euskara Zerbitzuak 2004an eta 2006an be antolatu izan ditu Ipar Euskal Herria Getxora hurreratzeko jardunaldi honeek. 'Iparra galdu gabe' egitasmoaren helburu nagusia Ipar Euskal Herria Getxon eta inguruan ezagutzera emoteko jarduera anitzak antolatzea da.
'Zer da, ba, maitasuna?' galdezka jatorku Miren Agur Meabe
2008-10-24 15:40 KultureaNobela honetan, maitasunak persona bi, protagonistak, alkartzen ditu: Berezi eta Mister X. Bakotxak bere istorioa kontetan deusku eta, liburua batetik edo bestetik hasi, neskatoaren edo mutikoaren istorioa irakur daiteke.
Literatura Eskola 08/09 urriaren 25ean martxan
2008-10-24 14:32 KultureaBeste urte batez, Larrabetzun, bihotz bakartien klubak Literatura Eskola antolatu dau. Munduko literaturea, Euskal Herriko literaturea, antzerkia, poesia, emakumeen literaturea, abanguardiak, modernismoa... gai asko jorratzeko modua mintegi edegia dan honetan.
Liburutegien Nazinoarteko Eguna kultur aniztasunaren alde
2008-10-24 12:12Kultur-aniztasuna da gaur, urriak 24, ospatzen ari dan Liburutegien Nazioarteko Egunaren ardatz nagusia, eta ospakizun berezi hau atxaki ezin hobea da EAEko 18 liburutegitan garatzen ari dan proiektu pilotoari hasierea emoteko.
Ondo jan lo hobeto egiteko
2008-10-24 11:57 Jan edanakLoaren trastorno askoren oinarrian elikagai batzuen konposizinoan eta okerreko elikadura ohituretan egon daiteke. Estatistikek dinoenez, bost lagunetik batek ez dau lo behar dan legez egiten.
Gernikako Urriko Azken Asteleheneko Azokan 120.000tik gora bisitari espero ditue antolatzaileek
2008-10-24 11:18Gernikako (Bizkaia) Urriko Azken Asteleheneko Azokeak 252 erakusketari-postu izango ditu aurten eta 120.000tik gora bisitari hurreratuko dirala uste da. Jazoera honek berebiziko amaierea emoten deutso Gernika-Lumoko ekanduzko urriko hil bereziari eta lau kaletan zehar banatuko ditu postuak.
AEB, Alemania eta Frantziako taldeak protagonista urriaren 28tik 30era Getxoko XXVIII. Aste Koralean
2008-10-23 18:47 MusikeaAste Koralaren ardatz nagusia errepertorioen aniztasuna da; entzuleek konposizino klasikoez, garaikideez, herritarrez, eleiz musikaz eta beste zenbait estiloz gozetako aukerea izango dabe. Musikearen aniztasunaz gan, konbidautako taldeen kalidadea nabarmentzekoa da.
Euskal Kirolaren V. Eguna Arrigorriagan aurten
2008-10-23 18:05Urriaren 26a da Arrigorriagan egingo dan Euskal Kirolaren Eguneko bosgarren edizinoa ospatzeko aukeratutako eguna. Orain dala gitxi abian jarritako ekitaldia izan arren, 2004an hain zuzen be, urtero egonkortzen ari da Euskal Kirol Federazinoen Batasunak antolatutako jaialdia, kirola, jaia eta aldarrikapena buztartuz euskal kirola aintzat hartzeko asmoagaz.
Berzaitz zuberotarrak Arnaut Oihenart-en berbak jaso ditu disko barrian
2008-10-23 15:47 MusikeaArnaut Oihenart (Maule, 1592 - Donapaleu 1667) historialari, abogadu eta olerkari zuberotarraren berbei ahotsa eta musikea jarri deutse Pier Paul Berzaitz-ek Poemes de Jeunesse disko honetan. Notitia utriusque Vasconiæ lan historiografikoagaitik da ezaguna, baina bere olerkia ez dago oso zabalduta.
‘Euskaraz bai’, pauso bat harago
2008-10-23 15:22 Euskerea berbagai'Abenduaren 13koa ospakizunaz harago doan ekitaldia izango da, izan be, Kontseiluak, orain arte bezela, euskerearen normalizazinoa lortzeko lanean sendo jarraituko dau datozen urteotan. Baina salto barri bat egingo dau, % 100 euskeraz bizi ahal izatea lortu gura badogu behar-beharrezkoa dan saltoa'.
Umami gustua xerez ardaoan
2008-10-23 15:17 Jan edanakHeston Blumenthaleko sukaldari ospetsua eta Don Mottran Ingalaterrako Readingeko Unibersidadeko Bioentzimako irakaslea batu ziran jakiteko zergaitik Xerezeko ardoaek umami gustua daukien. Gustu hori Kikunae Ikeda izeneko japoniar batek jada asmau eban XX. mendearen hasieran.
Lagun Aro Fundazinoak 90.000 euro emongo ditu EHUren 'Euskal Gramatika Sarean' proiektua gauzatzeko
2008-10-23 12:48'Euskal Gramatika Sarean' euskerearen entziklopedia antzeko bat izango da. Hizkuntzearen deskribapen klasikoaz gan (fonetika/fonologia, morfologia, sintaxia eta abar), holako lanetan hain ohikoak ez diran gaiak be jorratuko ditu: lexikografia, hizkuntzearen historia, hizkuntzearen eskurapena, hizkuntzearen prozesamendua, euskerearen egoerea eta erabilpenari buruzko datuak eta abar.
Euskeraz olgetan Bilboko eskoletan!
2008-10-23 12:14 Euskerea berbagaiEuskerearen erabilerea bultzatzeko eta ondorengo belaunaldien eguneroko komunikazino-hizkuntza izatea lortzeko helburuagaz, Bilboko Udaleko Euskera Sailak lau programa antolatu ditu Bilboko ikastetxeetako D eta B ereduetako lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleentzat.
Eider Rodriguezen 'Katu jendea' lanak irabazi dau XI. Igartza Saria
2008-10-23 12:10 sariak-autortzakAurtengo deialdian bederatzi proiektu aurkeztu dira, eta 'Katu jendea' izeneko ipuin-bildumearen egitasmoa irabazletzat jotea adostu dabe Igor Estankona, Xabier Etxeberria eta Karmele Jaio epaimahaikideek.
Musika barrokoa entzuteko aukera parebakoa
2008-10-23 11:37 MusikeaEtxera etorri da bueltan Malgorzata Ziemkiewicz Artabe viola jotzailea. Ez da gelditzera etorri, baina egunokaz, gaur hasi eta domekara arte, hainbat kontzertu emongo ditu bere-berea dauen Arratian eta Gernikan.
'Zuhaitz okerretan gora noa' Rafa Ruedaren bakarkako 3. diskoa plazan
2008-10-22 18:06 MusikeaRafa Ruedak abenduaren 5ean egingo dau diskoaren aurkezpen ofiziala Durangoko Plateruena aretoan, Euskal Liburu eta Disko Azokaren barruan. Aurretik, Gasteizen izango da zemendiaren 4an (Parral taberna) eta Gernikan 22an (Trinkete Anti-txoko).
Getxo Sound jaialdiak herriko taldeak batuko ditu urriaren 24an eta 25ean
2008-10-22 15:42 MusikeaGetxo Sound jaialdiaren helburu nagusiak pop rock talde getxotarren lana bultzatzea eta horreen musikea publikoari ezagutzera emotea dira. Jaialdia Getxo Antzokian egingo da urriaren 24an eta 25ean, eta zortzi taldek parte hartuko dabe, egunean lauk. Barikuan: Olimpia, Dynamo, Smile eta Sweet Oblivion. Zapatuan: Mochlic, Atomic Disaster, Ukabilkada eta Patada en la Papada.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...