Txotxongilo Eguna Sestaon, hilaren 10etik 12ra

Bizkaie! 2010-09-03 12:29   jardunaldiak

Euskal Herriko Unima alkarteak antolatuta, ume, gazte zein helduentzako makinatxu bat ikuskizun aurkeztuko ditue Sestaon irailaren 10etik 12ra Txotxongilo Eguna jaialdiaren barruan.

Euskal Herriko Unima alkarteak antolatuta, ume, gazte zein helduentzako makinatxu bat ikuskizun aurkeztuko ditue Sestaon irailaren 10etik 12ra Txotxongilo Eguna jaialdiaren barruan. Ohiko antzezlanez gan, txotxongiloak egiteko (Rafa Villaren eskutik, Conde Balmaseda plazan) zein makilaje (Sortzen taldearen eskutik, San Pedro plazan) tailerrak be izango dira zapatuan eta domekan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Barikuan, hilaren 10ean, Sestaoko Musika Eskolan, 19:00etan egingo dan ohorezko aurreskuagaz hasiko dira ekitaldiak. Tenderete konpainiak emongo deutso hasierea Txotxongilo Eguneko egitarauari 'La milonga del babala' izeneko lanagaz. Hitzordua arratsaldeko 20:00etarako jarri dabe. Egun berean, gaueko 22:30etatik aurrera, Irrintzi taldeak 'Mushika' lana eskainiko dau.

Zapatuan, hilaren 11n, goizean eta arratsaldean izango dira emonaldiak. Pro.ismo Cero taldeak 'Quizas el bosque' lana aurkeztuko dau eguerdiko 12:00etan. Ordubete geroago, Titeres Bihar taldeak 'Carolino, printzesa eta dragoiaren burua' lana eskainiko dau eta 13:00etik 13:30era Corrado Masaccik 'Paracalles'. Arratsaldez, barriz, Txotxongilo taldeak 'Itsasminez' antzeztuko dau arratsaldeko 18:00etan; ordubete geroago, 19:00etan, Antzezkizuna taldeak 'Teleipuina' eta Erre ke erre taldeak 'Primitibo' lana gaueko 22:30etan.

Domekan, '7 egun' lana aurkeztuko dau Azika taldeak eguerdiko 12:00etan. Eguneko ganerako hitzorduak ondokoak izango dira: 'Pupitas xagua', Mi Cabeza que Habla taldearen eskutik 13:30etik aurrera; 13:00etik 13:30era, 'Paracalles' Corrado Masaccigaz; arratsaldez, 18:00etan hasiko da En la Lona taldearen 'Memento ridiccoli'; eta 19:00etan, barriz, 'Beti lagun' lana, Rosa Martinezek eskainiko dauena. Ekitaldi horregaz amaituko da aurtengo Txotxongilo Eguna.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu