'Hemingway. Enviado Especial' Bilbon, urriaren 24an eta 25ean

Bizkaie! 2026-10-20 11:16   Kulturea

Antzezlana Pabellón 6 aretoan egongo da ikusgai.

José Fernández. | Ikusi handiago | Argazki originala

Hemingwayk berak 1937an Madrilen Espainiako Gerra Zibilari buruz hainbat egunkaritan egindako kroniketan oinarritutako lana. Kritikeak goraipatutako antzezlanak, gerrako momenturik gogorrenak kontetan ditu, baita Chicoteko parrandak eta Madrilgo Florida Hoteleko bere logelan jazoten zana ezagutzeko aukerea be izango dogu.

1961eko garagarrilaren 2ko goizaldea da eta gizon batek eskopeta gogokoena eusten dau eskuen artean. Ordu beteren bueltan, Hollywoodeko pelikuleak, Literaturako Nobel Saria eta bestelakoez betetako bizitza bati amaierea emongo jako. Azken minutu horreetan, ostera, gizon honen adimena beste leku batean dago, veste sasoi batean: Madrilen, 1937an, gerra zibil batean, bere artikuluek, bonbak Florida Hoteleko bere logelan jausten ziran bitartean idatziak, munduari kontetan eutsenean zelan libretan eta galtzen zan azken gerra erromantikoa.

Baina askatasun eta justiziaren aurreko itxurazko konpromiso politiko horren atzean, azken hamarkadan galdutako ospea berreskuratzeko gogotsu dagoan gizon bat ezkutatzen da, tragediaren sensazionalismo guztia erabilteko kapaz dan idazle bat titularrak beteteko, lubakietan zein Madrilgo gauean dibertiduten dan parrandazale amorratu bat, inguratzen daben heriotza eta astokeriakaz zerikusirik ez dauena. Azken minutu horreetan, gizon honek gogoratuko dau zelan jausi zan kondairan. Zelan, bere Espainia maitean, Hemingwayk Ernest hil eban.

Hernández y Fernández antzerki konpainia da muntaia honen arduraduna. Mario Hernándezek hartu dau testuaren zuzendaritzea eta egiletzea. Idazlearen kronikak erreferentziatzat hartuta, collage bat erakusten deusku, egilearen ertz ezbardinak ezagutuko ditugun arloa, baita Gerra Zibilari buruz dauen ikuspegi berezia be. Testuak egun hareetako gordintasun guztia islatzen dau, mina eta heriotzea, biziraupenaren aldeko burrukea, ikuslearen irribarrea ezabatzen ez daben pasadizo komikoak tartekatuz, baita momenturik txarrenetan be. Eta planteau zein hurbil dagozan bizitzea eta heriotzea, bildurra eta jaia, gerrearen gordintasuna eta gin tonic baten egunerokotasuna Chicoten. José Fernández, bere aldetik, Nobel Sariaren azalean sartzen da, poliedrikoa bezain interesgarria, Hemingway guztiak agertokian gorpuztuz: jeinua, ahoberoa, desegokia, bizizalea, egozentrikoa, zentzunbakoa, kontraesankorra, burrukalari antifaxistea, gaixoa... Sano neurtutako interpretazinoagaz, aktoreak eszena bere presentzia hutsagaz betetea lortzen dau, kritikearen aldetik akatsik bako, grazia egoeran, lan bikaina, izugarrizko interpretazinoa lako kalifikazinoak jasoz.

Gainerako taldekideak Sara Mata zuzendari laguntzailea, Álvaro Guisado argiztapen diseinuaren arduraduna eta Paula Castellano jantzien eta eszenografiaren arduraduna dira.

Sarrerak, 17 euroan, eskuragarri dagoz www.pabellon6.org webgunean. Beti bezela, deskontuak egongo dira Pabellón 6ko bazkideentzat eta 25 urtetik beherakoentzat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu