D ereduko matrikulek gora egin dabe

Bizkaie! 2010-09-03 02:00   Euskerea berbagai
Nafarroan, barriz, % 2,2 bajatu da ikasketak euskerazko ereduan egingo dituen ikasleen kopurua

Ikasleen Eskubide eta Betebeharren Araudia eta Jaurlaritzearen hiru eleko eredua tarteko dala, Hego Euskal Herriko 3 urteko hamairu milatik gora ikasle inguruk ekingo deutsie ikasturte barriari eta matrikulatu diran umeen % 44k D ereduan ikasiko dabe.

Ikasleen Eskubide eta Betebeharren Araudia eta Jaurlaritzearen hiru eleko eredua tarteko dala, Hego Euskal Herriko 3 urteko hamairu milatik gora ikasle inguruk ekingo deutsie ikasturte barriari eta matrikulatu diran umeen % 44k D ereduan ikasiko dabe, 4.045 ikasle inguruk, hain zuzen. Isabel Celaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak jakinarazo dauenez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, Haur Hezkuntzan izena emon dabenen % 71,1ek D ereduan ikasiko dabe eta % 5,2k A ereduan.

Nafarroan, barriz, bestelakoa da egoerea, izan be, euskerazko matrikulazinoak behera egin dau bertan. Behin betiko datuak irailaren amaieran ezagutuko badoguz be, aurten igaz baino 40 ikasle gitxiagok egingo ditue ikasketak euskeraz. Aurten, 1.745 ikaslek ikasiko dabe D eredua eskaintzen daben Nafarroako eskola publiko zein itunpekoetan. Igaz, ostera, 1.785 ibili ziran.

Kontuak kontu, ikasturte barriak eleanitzeko ereduak eta Ikasleen Eskubide eta Betebeharren inguruko dekretua dakarz. Eusko Jaurlaritzeak ikasturte honetan abian jarriko dauen hiru eleko eredua modu esperimentalean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 40 ikastetxetan ezarriko dabe. Aitatu ereduak gaztelania, euskerea eta ingelesa izango ditu ardatz; 'euskera, gaztelania eta ingelesak irakasgai izaten jarraituko dabe, baina beste irakasgai batzuk hizkuntza horreetan emongo dira', azaldu dau Celaak. Eredu hori, oraingoz, LH Lanbide Heziketan eta DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan baino ez da eskainiko.

Gogoratu, Oinarrizko Hezkuntza Curriculumaren Dekretu barriagaz, euskerea ez dala irakas hizkuntza nagusia izango; gaztelaniagaz parekatu da euskerea.

Beste alde batetik, Nafarroako Gobernuak Ikasleen Eskubide eta Betebeharren inguruko dekretua onartu eban oraintsu. Horren bitartez, Nafarroako ikastetxeetan gatazka egoerak zelan ebatzi azaltzen dauen protokoloa eratu dau Hezkuntza Departamentuak, besteak beste irakasleei autoridade handiagoa emonez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu