You will meet a tall dark stranger

Karolina Almagia 2010-09-06 15:36   Zinema kritikak

Ez dogu ezer barri topauko pelikula honetan, baina, Woody Allen-zale garenok ondo pasauko dogu. Ez dauka Vicky Cristina Barcelona-ren nabarmenkeriarik, eta ez dau Match Point-ek eukan borobiltasunik, baina gustura ikusten da eta hori ez da gitxi. Arina, dibertigarria eta, beti legez, oso oso ondo interpretauta dago.

- Zuzendaria eta gidoigilea: Woody Allen
- Herrialdea: Bretaina Handia / Espaina.
- Antzezleak: Naomi Watts, Anthony Hopkins, Antonio Banderas, Josh Brolin, Gemma Jones, Freida Pinto, Lucy Punch, Roger Ashton-Griffiths, Ewen Bremmer
- Karteldegian: Conoceras al hombre de tus sueños.
- Argazkia: Vilmos Zsigmond
- Produktoreak: Gravier Productions / Mediapro

Woody Allenek ez dau originala izan nahi, ezta sorpresarik emon be. Bere pelikula barri bakotxa aurreko batenaren bariazino bat baino ez da. Betiko gaiak jorratzen ditu behin eta barriro, amodioa, heriotzea, zahartzea, subertea, patua... eta ez ditu ostenduten bere bizitzearen eta bere personaien bizitzen arteko antzekotasunak.

Beraz, ez dogu ezer barri topauko pelikula honetan, baina, Woody Allen-zale garenok ondo pasauko dogu. Ez dauka Vicky Cristina Barcelona-ren nabarmenkeriarik, eta ez dau Match Point-ek eukan borobiltasunik, baina gustura ikusten da eta hori ez da gitxi. Arina, dibertigarria eta, beti legez, oso oso ondo interpretauta dago. Naomi Watts, inoiz baino ederrago, beste guztien artean nabarmentzen da. Anthony Hopkins-i egokitu jako pertsonaia erridikuluena hazurmamitzea, gazte bihurtu nahi dauen zahar batena egitean. Josh Brolin oso sinisgarria subertatzen da eta Antonio Banderas.... guapo agertzen da, besterik ez.

Beharbada bitxiena film honetan da Allenek pertsonaientzako asmau dauen amaiera mingotsa. Ez dau inor salbetan eta miresgarria da zelan barre egiten deutsen, edo inpresino hori emoten dau, pertsonaien zoritxarrei. Kontuak kontu, jostagarri eta entretenigarria egiten da filma, gizartearen hainbat arlo kritiketan dituan bitartean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu