Hiru euskal antzerki-talde izango dira Tarregako azokan

Bizkaie! 2010-09-06 15:57   Kulturea

Hamabost mila biztanle inguruko Tárrega herriak lau bider jente gehiago erakarriko dau irailaren 9tik 12ra bitartean egingo dan Fira Tárrega kaleko antzerkiaren 30. edizinoan. Bertan, 800 profesional inguruk -horreetatik 180 atzerritarrak dira- 60 ikuskizun eskainiko ditue. Azokan parte hartuko daben antzerki-taldeen artean, hiru euskaldunak izango dira: Gaitzerdi, En la Lona eta Trapu Zaharrak.

Hamabost mila biztanle inguruko Tarrega herriak lau bider jente gehiago erakarriko dau irailaren 9tik 12ra bitartean egingo dan Fira Tárrega kaleko antzerkiaren 30. edizinoan. Bertan, 800 profesional inguruk -horreetatik 180 atzerritarrak dira- 60 ikuskizun eskainiko ditue. Azokan parte hartuko daben antzerki-taldeen artean, hiru euskaldunak izango dira: Gaitzerdi, En la Lona eta Trapu Zaharrak. Azokako zuzendari Jordi Colominos, Eusko Jaurlaritzako Kultura sustatzeko zuzendari Mikel Toral eta antzerki-taldeetako ordezkariak izan dira Bilbon, ekimenaren barri emoten.

'Indar berezia emon gura deutsagu kaleko antzerkiari eta, horretarako, animazinoa edo jaia leku berezietan eskaintzen daben taldeak topau doguz', azaldu dau Colominosek. Tartean, euskal taldeak dagoz, hiru, 'Udamina' (Gaitzerdi Teatroa), 'Éxodo' (En la Lona) eta 'Camping renove' (Trapu Zaharra) ikuskizunakaz.

'Shakespeare handiaren obra bat kalera ataratea, tradizinoa eta modernotasuna buztartzeko, ez da bape erraza baina gure helburuak lortu doguz', azaldu dau Gaitzerdi Teatro taldeko zuzendari Kepa Ibarrak. En la Lona taldeko Paula Alfilerik eta Trapu Zaharra-ko Santi Ugaldek euren obren artean, barriz, zeozelako paralelotasuna topau geinke, bietan, bizimodua beste lurralde batean hastera doazen pertsonaien istorioak kontetan baitira. 'Éxodo' lanean, aldaketa klimatikoaren eraginez jatorrizko herrialdea itxi behar dauen hirukote baten istorioa kontetan da; bide horretan, Euskal Herrira datoz. 'Gure helburua ikusleak motibetea eta euren jarrerei buruzko hausnarketea egitera bultzatzea da', azaldu dau Paula Alfieri zuzendariak. Azkenik, Trapu Zaharra taldeak 'Camping renove' lana aurkeztuko dau, sasoi batean Uruguayra joandako euskaldunen ondorengoak bertora bueltau eta kanping negozio bat montetako gorabeherak dakarzana. Bidean izango dituen zailtasunak aurkezten ditu Santi Ugaldek zuzendutako taldearen obreak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu