‘Euskeraz seguruago’, aseguru-etxeek zerbitzua euskeraz emoteko kanpainea martxan dago

Bizkaie! 2009-04-17 15:38   Euskerea berbagai

Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta Ziurtagiriaren Elkarteak bultzatutako ekimenaren helburua entidadeek zerbitzua euskeraz emotea eta lana be euskeraz egitea da.

Eusko Jaurlaritzeak abian jarri dau Nazinoartekotze Beken XXII. deialdia

Bizkaie! 2009-04-17 15:26 1987an lehen deialdia egin zanetik, gitxi gorabehera 800 gazte preparau eta gaitu dira nazinoartekotze-arloan mundu osoko hainbat herrialdetan

Nazinoartekotze Beka programearen 2009ko deialdia abiarazo dau Eusko Jaurlaritzeak. Kanpo Merkataritzan eta, oro har, enpresen nazinoarteko jardueran behar bezela kualifikautako profesionalak preparetea da programearen helburua, ondasun eta zerbitzuen esportazinoan zein atzerriko ezarpenean, merkataritza- edo produkzino-arloei jagokenez.

Clowna oinarri daben hamar ikuskizun aurkeztuko ditu Leioako Umore Azokeak

Bizkaie! 2009-04-17 11:47   Kulturea

Disziplina hau beste modalidade batzuekaz be buztartzen da, berbarako, La Industrial Teatreraren 'Rojo' ikuskizuna, izan be, obra horrek zirkuaren ezaugarri eta berezitasun batzuk ditu. Amesak egia bilakatzen diran proposamen honek Palau i Fabreren poema baten eta Shaun Tanen ‘El árbol rojo’ ezagunean dauka abiapuntua eta oinarria.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Mondragon Unibersidadeak Finlandiako hezkuntza-ereduan oinarritzen dan gradu titulu bat eskainiko dau

Bizkaie! 2009-04-17 11:32

Mondragon Unibersidadeak (MU) Finlandiako hezkuntza-ereduan oinarritzen dan Lidergo Ekintzailea eta Barrikuntza gradu titulua emongo dau datorren ikasturtetik aurrera, gauzak beste modu batean egiteko eta ikasle gazteak aldaketearen eragile dinamiko eta aktibo bihurtzeko helburuagaz, unibersidade gipuzkoarreko arduradunek azaldu dabenez.

Bilboko eskaintza turistikoa aurkeztuko dabe Suitzan eta Katalunian

Bizkaie! 2009-04-16 18:19   Euskaldunak munduan

Bilbao Turismo soziedadea Luganon (Suitza) egingo dan 'Meeting Luxury' lehiaketara joango da, hau da, lujozko turismoaren inguruan Europan egiten dan azokarik garrantzitsuenetarikora. Aldi berean, soziedadearen ordezkaritza bat Kataluniako Nazinoarteko Turismoaren aretoan (SITC) be egongo da, Bartzelonan. Azoka biak domekara, apirilak 19, bitartean egingo dira.

'Getxo-Tik', merkataritzan teknologia barriak sustatzeko programea martxan dago

Bizkaie! 2009-04-16 14:41

Aurten, jardueraren ardatza SGT Salmenta Guneko Terminala izango da. Informazino jardunaldi batzuk antolatuko dira, kudeaketa tresna hori ez daukien dendeei zuzenduta, tresna horrek negozinoaren kontrolerako daukan erabilgarritasuna ezagutzera emoteko asmoz.

Arto Artian 3. katalogoaren aurkezpena

Bizkaie! 2009-04-16 14:11   Musikea

Hondarribiako Psilocybe aretoan, gaueko 22:00etan hasiko dan kontzertuan, Akazauzte, Eten eta Gora Japon taldeak zuzenean ikusteko aukerea izango da.

Literaldia´09 ekimenak euskal literaturea zabalduko dau Katalunian

Bizkaie! 2009-04-16 11:24   jardunaldiak

Bartzelonako Hizkuntza Eskolako, Universitat Autònoma de Barcelona-ko eta Universitat de Barcelona-ko euskera sailek eta Bartzelonako Euskal Etxeak Katalunian euskal literaturea ezagutzera emoteko antolatzen daben V. Literaldia apirilaren 17tik maiatzaren 23ra bitartean egingo da, Edorta Jimenezen eta Leire Bilbaoren ekarpenakaz, besteak beste.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Amorebieta-Etxanoko Udalak komertzioetarako software librearen aplikazino bat euskeratu dau

Bizkaie! 2009-04-16 11:19 Kutxaren kudeaketea, ordainagiriaren inprimaketea, stockaren eguneratzea eta txostenak bideratzen dituan programea da

Udal biltegiaren kudeaketarako erabilten dau Udalak aplikazino hori, eta euskerazko bertsinoaren bultzatzailea izan da, udalerriko beste edozein enpresak edo komertziok erabil leikiela ikusita.

The Pretenders taldeak Donostian garagarrilaren 8an emongo dauen kontzerturako sarrerak salgai dagoz

Bizkaie! 2009-04-16 10:31   Musikea

Ticketmaster sareko ohiko saltokietan, 902 15 00 25 telefonoan, Interneten www.ticketmaster.es eta www.ticktackticket.com webguneetan eta betiko salguneetan eros daitekez sarrerak, 36, 42 eta 45 euroan (banaketa gasturik barik).

Four Friends taldeak 'Haruntzago' disko barria aurkeztuko dau Bilboko Kafe Antzokian

Bizkaie! 2009-04-15 18:23   Musikea

Four Friends talde bilbotarraren kontzertua gaur, hilak 16, gaueko 21:30etan hasiko da Bilboko Kafe Antzokian. Sarrerak 5 euroan dagoz salgai.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

EHNEk jardunaldiak antolatu ditu barikurako Baserritarren Burrukearen Nazinoarteko Egunaren harian

Bizkaie! 2009-04-15 17:49

EHNE sindikatuko Bizkaiko arduradunen esanetan, 'Emakumeok mundua elikatzen dogu' jardunaldiaren helburu nagusia elikadura subiranotasunaren kudeaketan emakumeek daben zeregin garrantzitsuaren ganeko hausnarketea eta eztabaidea sortzea da. Ekitaldia Bilboko Kafe Antzokian izango da.

Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaz gogoetea egiteko jardunaldiak Bilbon

Bizkaie! 2009-04-15 17:24   Euskerea berbagai

Europako Kontseiluak Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu Bilboko Guggenheim Museoan apirilaren 20 eta 21erako, 'Lorpenak eta desafioak' izenburupean, aurten hamar urte beteten dituan gutun europarraren inguruan hausnarketea egiteko asmoz.

Jateko azkarra, ona ala txarra?

Amaia Laforga Dietetikan Eta Gizaki Elikaduran Diplomaduna 2009-04-15 15:26   Jan edanak

Döner kebab jateko azkarra nutrizino-balio handiko elikadura-aukerea izan daiteke, dieta osasuntsu baterako beharrezkoak diran jateko-taldeak ditualako: laboreak (ogia), okelea eta barazkiak (egosiak edota gordinik, bitaminak mantenduz).

EAEko 60 ikastetxetik gorako ikasleek helduen eta gazteen alfabetizazinoa eskatuko dabe Liburuaren Egunean

Bizkaie! 2009-04-15 13:56   Kulturea

'Liburu bat zabalduz, mundua eskura' goiburupean, mundu osoko persona helduen eta gazteen alfabetizazinoa aldarrikatzen da aurten, alfabetizazinoak pobreziaren aurka eta heziketarako eskubidea lortzeko bidean dauen zeregin garrantzitsuagaitik.

Bidaia Bollywood barrira (II)

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2009-04-15 12:35   Bidaide

Indian, honako ideia honegaz danak datoz bat: indiar batek sekula ez leuke 'Slumdog Millionaire' lako film bat egingo. Batzuk lotsatuta, beste batzuk sutsu, baina danek kritiketan dabe filma. Baita, Hollywood produktu barriak topetan dabilen sasoi honetan, filma indiar zinemagintzea mundu mailara zabaltzeko tresna moduan ikusten dabenek be.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

1.500 neska-mutil baino gehiagok parte hartu dabe Bilbao Dendak alkarteko udabarriko kanpainako marrazki lehiaketan

Bizkaie! 2009-04-15 11:25

Ilusinoa biztea da ekimenaren helburu nagusia, batez be uriari eta uriko merkataritzeari bizitza emoten deutsen personen artean, eta horretarako, errealidadeaz zer pentsau eta zer ikusi asko emon ohi daben ume eta gaztetxoen ikuspuntua erabili da.

Egungo euskal poesiaren egoerea liburu batean laburbildurik

Bizkaie! 2009-04-14 18:42   Kulturea

Jon Kortazar Euskal Herriko Unibersidadeko literatura katedradunak zuzendutako talde batek 1978tik 2001era bitarteko poesia lan esanguratsuenak batu eta eurei buruzko irakurketea egin dau. Helburua, generoaren historiaren barri emotea da.

XI. Manga eta Anime jardunaldiak Barakaldon

Bizkaie! 2009-04-14 15:37

Apirilaren 14tik 18ra, Asiako filmak, japoniako animazino serieak eta ekialde urruneko komikiak bizkaiko uria hartuko dabe Motsukora Alkarteak antolatuta. Ekitaldiak Barakaldoko Clara Campoamor Kutur Etxean izango dira.

Luar Na Lubre taldeak 'Ao vivo' diskoa aurkeztuko dau zuzenean Donostian

Bizkaie! 2009-04-14 15:18   Musikea

Luar Na Lubreren azken grabazinoa 'Ao vivo' zuzeneko CD eta DVDa da. 'Camiños da fin da terra' birearen barruan, A Coruñako kontzertuan eskainitako 15 kantu batzen ditu lanak: taldearen klasiko guztiak eta errepertoriotik berreskuratutako bost abesti oso berezi edo bacstage-ko irudi argitarabakoak.