Jone Uriak eta Odei Barrosok irabazi ditue Bertxoko Sariketako finalerako lehen bi txartelak
2010-11-08 10:09 BertsolaritzeaZemendiaren 12an eta 18an jokatuko dira beste bi kanporaketak, Laudio eta Gasteizen, eta 26an finala Trebiñoko sagardotegian izango da, beraz oraindik Bertxoko hasi besterik ez da egin.
Aurreko barikuan jokatu zan Ozaetako txokoan, 2010eko Bertxoko Sariketako lehen kanporaketea. Bertan Odei Barroso urruñarra, Unai Gaztelumendi añorgarra, Jone Uria algortarra, Ekaitz Samaniego gasteiztarra, Ainhoa Comas amurriarra eta Kristiñe Txoperene hendaiarra ibili ziran nor baino nor Idoia Beitia gai-jartzaile aramaioarraren gidaritzapean finalera pasau guran. Aitagarria da Ainhoa Comasek lehenengo aldiz parte hartzen ebala sariketa honetan eta txukun ibili zala.
Lautadako bonbo eta adarrek poteoan Ozaetan giro beroa jarri ostean, berrogei bat lagun egon ziran bertan goxo-goxo afaltzen. Ondoren Gasteiztik eta Aiaratik ikusle gehiago hurreratu ziran saioa ikustera. Saioa orokorrean nahiko arina eta umoretsua izan zan, bertso ideia eta xelebrekeri bat edo beste ikusi ziralarik. Bakarkakoan gai desbardinak iradokitzen zituen kamisetak emon jakezan bertsolari bakotxari. Eta amaierako agurretan guztiek eskertu zituen bertako giro beroa eta txaloak. Baina guztiak finalera ezin diranez pasau, Jone eta Odeien alde egin eben epaileek, eta honeek irabazi eben finalerako txartela.
Zemendiaren 12an eta 18an jokatuko dira beste bi kanporaketak, Laudio eta Gasteizen, eta 26an finala Trebiñoko sagardotegian izango da, beraz oraindik Bertxoko hasi besterik ez da egin.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!