Euskaltzaindiak 'Gazteak, aisialdia eta euskerea' aztertuko ditu XV. Jagon Jardunaldietan
2010-11-09 16:33 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiaren XV. Jagon Jardunaldiak edegiak izango dira, bai eta dobakoak be, eta entzule legez nahi dauena joan daiteke. Izena emoteko epea zemendiaren 18an amaituko da.
Euskaltzaindiaren Sustapen batzordeak antolatuta, Akademiaren XV. Jagon Jardunaldiak egingo dira zemendiaren 19an Bilboko egoitzan, Gazteak, aisialdia eta euskerea gaiaren inguruan. Unesco Etxea laguntzaile izan dau Akademiak jardunaldi honeek antolatzeko.
Euskerearen erabilerea abiapuntu, hainbat jai jorratuko dira jardunaldiotan, besteak beste, euskerearen ezagutza eta erabilerea neurri berean handitzen ete diran; erabilera arlo formaletan besterik ez ete dan erabilten; gazteek erabilten daben; helduek bitartekorik eskaintzen daben.
Gazteen eretxiak entzun eta honen inguruan hausnartu nahi dau Euskaltzaindiak XV. Jagon Jardunaldietan, 'erabilerea aisialdian eta arlo guztietan handitzeko zer egin beharko geunken eta zer bitarteko jarri eta landu behar doguzan aztertu', azaldu dabe Akademiako iturriek.
Euskaltzaindiaren XV. Jagon Jardunaldiak edegiak izango dira, bai eta dobakoak be, eta entzule legez nahi dauena joan daiteke. Izena emoteko epea zemendiaren 18an amaituko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!