Eusko Jaurlaritzea Londresko World Travel Market ferian egongo da

Bizkaie! 2010-11-08 13:07   Euskaldunak munduan

Aurten, turisten sarrera kopurua % 12 handitu da, eta atzerritarren kasuan, 2009. urteagaz konparauta % 20ko hazkundea gertatu da. Hori kontuan izanik, Eusko Jaurlaritzearen ekintza barri honen bidez atzerritar gehiago erakartea lortu nahi da.

Eusko Jaurlaritzako Turismoko zuzendari Isabel Muela andrea World Travel Market ferian izango da, aurten 31. edizinoa dauen, turismoaren arloko profesionalei zuzendutako eta mundu osoan garrantzitsuena dan ferian, hain zuzen be. Eusko Jaurlaritzako Industria, Barrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila ahalegin handia egiten dago atzerriko turistak Euskadira erakarteko, eta horixe lortu nahi dabe feria horretara joanda. Eusko Jaurlaritzako Turismoko zuzendariak World Travel Market feriaren zabaltze-ekitaldietan parte hartuko dau, Industria, Merkataritza eta Turismoko ministro Miguel Sebastián jn.agaz batera.

World Travel Market feria Londresen izango da, Excel London azokan, gaurtik (urriaren 8tik) datorren eguenera (urriaren 11ra) bitartean. Eusko Jaurlaritzeak erakusmahai bat jarriko dau turismo-arloko profesionalek Euskadiren eskaintzari buruzko informazinoa eskura daien. Igaz 187 herrialdetako 5.000 erakusketari baino gehiago batu ziran ferian; erakusketarien % 52 Erresuma Batukoak bertakoak ziran, eta ganerakoak, mundu osoko herrialdeetakoak; nazinoarteko 2.839 komunikabidek baino gehiagok emon eban feriaren barri. 2009. urtean turismoko 24.402 profesional izan ziran bisitari.

Feria dagoan bitartean, Industria, Barrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak topagune bat jarriko dau sektoreko enpresen eskura, gestinoak egiteko eta nazinoarteko turismo-arloko profesionalakaz eta enpresakaz batu eta kontaktuak egiteko, eta STI, Donosti Rec eta Tenedor Tours be izango dira bertan.

Aurten, turisten sarrera kopurua % 12 handitu da, eta atzerritarren kasuan, 2009. urteagaz konparauta % 20ko hazkundea gertatu da. Hori kontuan izanik, Eusko Jaurlaritzearen ekintza barri honen bidez atzerritar gehiago erakartea lortu nahi da; irailera bitarteko datuei erreparauta, 577.533 atzerritar hartu doguz geurean, eta, zehatz esateko, Erresuma Batutik 63.000 turista baino gehiago etorri dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu